Koop 57an lurralde sailetan antolatuta gaude eta Sarean oinarritzen den antolaketa eredua dugu. Horrek esan nahi du gure antolaketa eredua horizontala dela eta lurraldearekiko errotzea sustatzen duela.

Koop 57ko izaera, hein handi batean, definitzen dute. Elkar ezagutzen, elkar eragin eta sarean egituratzen diren pertsonek eta erakundeek. Horregatik,Koop 57ko funtzionamenduan ezinbestekoa da pertsonen zein erakundeen parte hartzea.

Lurralde sailetan antolatuta gaude. Lurralde bakoitzak bere parte hartze organoak eta egiturak ditu. Lurraldeak eskatzen badu soilik ezarriko da Koop 57 lurraldean. Sarean antolatuko diren lurralde bakoitzeko pertsonek eta erakundeek kudeatuko dute saila eta, parte hartzea eta autogestioa izango dute kudeaketaren oinarri.

 

Lurralde saila sortu aurretik talde eragile bat sortzen da. Talde eragileak saila osatzeko behar diren pertsonak eta entitateak biltzeko ardura hartzen du.

Euskal Herriko talde eragilea 2013n sortu zen.


Talde eragilea osatzen zuten pertsonek eta erakundeek lan handia  egin zuten eta horren emaitzaz  2015ko ekainaren 20an ofizialki sortu zen Euskal Herriko lurralde saila .Coop57 6.saila, alegia.

 

 

 

 

Lurralde sekzioarekin harremanetan jartzeko:

KOOP57 Euskal Herria
Abadiano Murueta, 6
48220, Abadiño
koop57eh@coop57.coop

Koop57ren zifrak 31/12/2014: