Kooperatibaren kapital sozialari egindako ekarpenak dira aurrezkiak Koop57n
Ez gara banku bat, beraz, ez ditugu ohiko deposituak eskaintzen. Era berean, ezin ditugu ohiko banka zerbitzuak eskaini: kontu korronteak, kreditu txartelak, helbideratzeak...  
Ez dugu bestelako produktu katalogorik.

Ekarpenen baldintzak:

  • Bazkide laguntzaileen ekarpenak bi motatakoak dira: gutxieneko ekarpena (300 euro) eta gainontzeko ekarpena, boluntarioa dena.
  • Ekarpenaren epea urtebetekoa da, eta, aurkakoa adierazi ezean, automatikoki berritzen da epea igarotakoan. Edozein unetan utz daiteke bertan behera.
  • Nahitaezko ekarpena Koop57ren funtsera doa eta ez du zertan etekinik sortu. Itzultzea eska daiteke, baina azken erabakia Kontseilu Errektoreak du.
  • Gainontzeko ekarpenak kapital sozial boluntarioaren parte dira. Etekinak izan ditzakete, eta itzultzea eskatzen bada, itzulketa berehalakoa da.
  • Bazkide laguntzaileek edozein momentutan egin ditzakete ekarpen gehiago, hala nahi izanez gero.
  • Koop57ri emandako aurrezkiak urtero ordaintzen dira, Batzar Orokorrean ezarritako interes tasaren arabera.
  • Ez dago iraunkortasun-kontraturik ezta inolako zigorrik ere.
  • Ekarpenek ez dute kosturik edota komisiorik.
  • Bazkide laguntzaileen ekarpenak izendun kontratuen bidez egiaztatzen dira.

Bazkide laguntzailea izateko baldintzak

Ekarpen motak*:
Kapital sozialari ekarpenak: Epemugarik gabeko ekarpenak dira, kontrakoa esan arte. Hasierako ekarpenaz gain, ekarpen boluntarioak ere egin daitezke edo itzultzeko eskatu.

Ekarpen periodikoak: ekarpen periodikoak egin daitezke, baita automatizatu ere.

*Asanbleak orokorrak urtero berritu ditzake zerbitzu finantzarioak, bazkide diren entitateen eta bazkide laguntzaileen beharrak asetzeko.

Kapital sozialari ekarpenak egin