Administrazio publikoa fakturak ordaintzen atzeratzen bada
Administrazio publikoari zerbitzuak eskaintzeagatik kobratu gabeko fakturetako diru-kopurua aurreratzeko kredituak dira. Betiere, administrazio publikoarekin hitzarmena sinatuta eduki behar da, eta kobratu ez dela frogatu.

Kopuruak eta epeak eragiketako:

  • Gehienezko kopurua: fakturen %90.
  • Itzulketa: faktura kobratu ondoren (12 hilabete gehienez).
  • Aurrez itzuli daiteke.

Baldintzak eta bermeak:

  • Interesen ordainketak: epemugan edo hilabeteka.
  • Eskatutako kopuruari dagozkion mankomunatutako abalak.
  • Eskatu den kopuruaren “berme” zor-agiria.
  • Maileguen Bermerako Funtsari ekarpena egitea.

Komisioak:

  • Irekiera/azterketa komisiorik ez.
  • Aurrez itzultzeagatik ez dago zigorrik, ez bestelako gasturik.
  • Finantza-kostuak:
  • %4,90 urteko (2020)
  • Zenbait kasutan, zorra onartuz gero, kreditu-lagapenetako interes mota berdina aplika daiteke (%3,90 2020)
  • Bestelako kosturik ez

Dokumentazioa:

  • Finantzazio beharra frogatzen duen memoria ekonomikoa.
  • Azken 3 urteetako kontuak (edo sozietate zerga).
  • Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria.
  • Ogasunarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria.
  • Kooperatibako Errektore Kontseiluko karguen botereen eta izendapenen kopia.
  • Eskaera akta: “.... egunean elkartuta, .......-k lagunduta... Koop57ri mailegu bat eskatzea onartu du (zergatia, kopurua eta epea)”, lehendakariak eta idazkariak sinatuta.
  • Eskatutako kopuruari dagozkion mankomunatutako abalak eta NA fotokopiak.
  • Kontratua sinatuko duen pertsonaren datuak eta mailegua ingresatzeko kontu korrontearen zenbakia.
  • Finantzatu nahi den fakturaren fotokopia.
  • Eskatu den kopuruaren “berme” zor-agiria.
  • Eskatutako kopuruaren %50aren mankomunatutako abalak.

Administrazio publikoaren kreditua lagatzea:

Diru-laguntzari uko egitea, Koop57ra bideratuz. Horrela, administrazioak ordainketa egiten duenean, zuzenean Koo57ri ingresatzen dio. Koop57k jasotzean, aurreratutako dirua kentzen dio eta gainontzekoa diru-laguntza jaso duen entitateari ematen dio.

Baldintzak eta bermeak:

  • Administrazio publikoak sinatutako kreditu-lagapena.
  • Eskatu den kopuruaren “berme” zor-agiria.
  • Koop57k bost egunetan ordainduko du, gehienez, jasotakoaren eta aurreratutakoaren arteko diferentzia.

Dokumentazio espezifikoa:

  • Administrazio publikoak sinatutako kreditu-lagapena.