Koop57n aurreztera bultzatzen duten arrazoiak hainbat izan daitezke, baina nabarmenenak honakoak izan daiteke:

  • Euren aurrezkiak kudeatzea beren printzipio etiko eta balio pertsonalekin koherentzian.
  • Proiektu kooperatibo eta demokratiko batean parte-hartzea eta proiektua laguntzea. Aurrezkien gaineko ardura hartzea ahalbidetzen duen proiektua da, autogestio finantzarioa lantzea ahalbidetzen du.
  • Gure aurrezkien erabileraren gaineko kontrola berreskuratzea da gakoa. Bazkide laguntzaileek erabakitzen dute euren aurrezkiak zertara bideratu.
  • Etekin finantzarioa lortzea, etekin sozial handi bati lotuta.

Ekarpenak egiteko honako prozedura jarraitu behar da:

Pertsonentzat prozedura

Koop57n aurrez dezakete

Koop57n aurrez dezakete pertsona fisikoek, bazkide laguntzaile gisa.

Jarraitu beharreko urratsak:

  • Alta emateko galdetegia bete.
  • Ekarpena egin (transferentzia edo helbideratzea).
  • Ondo eginez gero, kontratua egingo da (bat derrigorrezko ekarpenagatik, bestea ekarpen boluntarioengatik).
  • Etxean jasoko duzu kontratua.

Bazkide laguntzaile izateko galdetegia

Entitateentzat prozedura

Entitate gisa aurrezteko prozedura:
Koop57n aurrez dezakete entitate edo pertsona juridikoek, bazkide laguntzaile edo zerbitzu bazkide gisa.
Zerbitzu bazkide gisa aurrezteko, lehenengo ebaluazio soziala pasatu behar duzu. Kontsultatu prozedura eta baldintzak hemen.

Jarraitu beharreko urratsak:

  • Alta emateko galdetegia bete.
  • Ekarpena egin (transferentzia edo helbideratzea).
  • Ondo eginez gero, kontratua egingo da (bat derrigorrezko ekarpenagatik, bestea ekarpen boluntarioengatik).
  • Etxean jasoko duzu kontratua.

 

Zerbitzu kide izateko galdetegia