La Fundación Coop57 es una herramienta creada por Coop57 para dotarse de nuevos mecanismos que le permitan cubrir nuevas necesidades. Se hace con el objetivo de fortalecer el desarrollo de la economía social y solidaria y contribuir a la lucha por una transformación social en positivo que ayude a construir una economía basada en las personas y en el desarrollo justo y equitativo de nuestro entorno.

 

La Fundación es una herramienta complementaria al trabajo que ya está realizando Coop57 y permite cubrir dos vacíos que tiene actualmente la actividad de Coop57:

  • Articular un mecanismo de recogida de donaciones a través de aportaciones puntuales, aportaciones periódicas, la renuncia voluntaria a la remuneración de las aportaciones voluntarias de los socios y socias de Coop57, herencias, fondos de formación, promoción y educación cooperativa, convenios de colaboración con otras entidades, etc.
  • Articular un mecanismo complementario de apoyo financiero a iniciativas de economía social y solidaria con carácter transversal, que requieren instrumentos diferentes que los préstamos que actualmente ofrece Coop57 (aportaciones a fondo perdido con retorno social, avales o garantías, bonificación de intereses, etc.)

La Fundación Coop57 quiere dar respuesta a nuevos requerimientos que se plantean a Coop57 y a los cuales difícilmente se puede responder desde la estructura cooperativa y se espera que la Fundación pueda ser un instrumento adecuado y complementario para desarrollar actividades financieras en el marco de la economía social y solidaria.

 

¡Visita la web de la Fundación Coop57!

Koop57ren esku dagoen tresna da Fundazioa. Ekonomia sozial eta eraldatzailearen zerbitzura dago eta honako ezaugarriak ditu:

Helburuak:

  • Fundazioaren helburu sozialak dira: elkartasuna oinarri duen kultura sustatu eta zabaltzea; lan askatzailea eta autogestionatua bultzatzea, beti ere ardura eta parte-hartzea oinarri; gizartearen ongizatea; merkatu sozialak sustatzea; komertzio justua; eta pertsonei eta komunitateari zerbitzuak ematea, horretarako beharrezkoak diren jarduerak eginez.
  • Ekonomia sozial eta eraldatzailea zabaldu, promozionatu eta defendatzea, arlo guztietan. Bereziki, arlo ekonomiko eta finantzarioari dagokionean: ekintzaileen proiektuak, autoenplegu esperientzia kolektiboak, eta jendartearen formazioa ekonomia sozial eta solidarioari dagozkion alor guztietan.
  • Ekonomia sozial eta eraldatzailean diharduten entitateak finantzarioki laguntzeko jarduerak egitea. Jarduera horiek ondasunak ekoitzi eta zerbitzuak eskaintzeari bideratuta daude. Esperientzia berriei erreparatzen die, interes sozial altua duten proiektuei eta ekonomikoki bideragarriak direnei. Horiei, ordea, trabak jartzen dizkiete irabazi asmoak dituzten entitate finantzario merkantilistek.
  • Entitate horiei formazio edo antolakuntza erremintak helaraztea. Horrela, beste entitate publiko zein pribaturekin hasiko dira elkarlanean, sare moduan egindako jarduerak indartuz.


Patronatua:

Coop57 kooperatibak, fundatzaileak, izendatuko ditu Asanblea Orokorrean, Kontseilu Errektoretik aukeratuta.
Kontseilu Errektorearekin batera berrituko da.
Lau urteko agintaldiak dira, baina bi urtero berritu daitezke.

Egitura profesionala:

  • Fundazioko kideen jardunak ez du ordainsaririk izango, ez kudeaketa ordainsaririk ere.
  • Coop57 Kooperatibaren egitura profesionalak bermatuko dizkio Fundazioari bere helburu soziala betetzeko beharrezko tresnak guztiak.
  • Batzorde Sozialek eta Batzorde Teknikoek eragiketetan termino berdinetan parte hartu ahal izango dutela adosten dute Fundazioak zein Kooperatibak, jarduerak martxan jarri ahal izateko.


Jarduerak:

  • Ekonomia sozial eta eraldatzaileko proiektuak finantzatzea.
  • Ekonomia sozial eta eraldatzaileko entitateak lagundu eta formazioa ematea, bereziki, finantzazio etikoaren eta solidarioaren gainean.
  • Ekonomia sozial eta eraldatzailea hedatu, medio guztietatik.
  • Ekonomia sozial eta eraldatzailearen ehuna formatzeko beharrezko jarduerak sustatzea.


Onuradunak:

  • Ekonomia sozial eta eraldatzailean aritzen diren entitateak, edozein forma juridiko izan arren. Jendartearen intereserako proiektuak garatzen dituztenak eta ekonomikoki bideragarriak direnak.
  • Ekonomia sozial eta eraldatzailearen irizpideekin lanean ari diren pertsonak.
  • Aipatutako irizpideak betetzen dituzten edonolako taldeak, federazioak, elkarteak...
  • Kooperatiba guztiak, pertsonak ekintzaileak, Fundazioaren zerbitzu finantzarioak eskatzen dituzten entitateak... Guztiek izan beharko dute Coop57ren bazkideak.
  • Onuradunen aukeraketa. Patronatuak egingo du, inpartzialtasun eta diskriminazio-eza oinarri hartuta, eta ondorengo irizpideak jarraituz:

 

  1. Interes sozialekoak izatea.
  2. Lurraldean txertatuta egotea.
  3. Solidarioagoa izango den gizarte bat eraikitzen laguntzea.
  4. Autonomia eta kudeaketa demokratikoa oinarri izatea.
  5. Lanpostu egonkorrak sortzea.
  6. Sortutako etekinak bidezkoa den moduan banatzea.
  7. Sozialki eta ingurumenari dagokionez iraunkorrak izatea.


Informazioa eta gardentasuna:

  • Kooperatibaren Kontseilu Errektoreak informazioa emango du, zabalduko du eta eztabaida sustatuko du Fundazioaren jarduerei dagokienez. Urtean behin egingo du hori, gutxienez: Ohiko Asanblean. Kontuak erakutsiko ditu eta urteko memoria, Patronatuak onartutakoak biak.
  • Lau urtean behin Fundazioaren azterketa sakona egingo du, edota Asanbleak hala erabakitzen duenean.
  • Gardentasun printzipioari jarraikiz, Fundazioak martxan jartzen dituen eragiketak eta jarduerak publikoak izango dira, buletinen eta hedabideen bidez.