la primera cooperativa

 

Kooperatibismoaren hastapenak

Kooperatibismoa, gaur egun ulertzen dugun bezala, Europan sortu zen XIX mendearen erdialdean Lancashire konderrian. Rochdale hirian, Rochdaleko-ko Aitzindarien Bidezko Elkartea sortu zuten 1844. urtean.
Elkarte hark Robert Owen-en sozialismo utopikoaren ideiak zituen oinarri. Testuingurua honakoa zen: ehuleen greba izan zen Lancashiren, hobekuntza laboralak eskatu zituzten eta lana galdu zuten. 1844. urteko urriaren 24an behargin ingeles batzuek kooperatiba sortu zuten, hasieran kontsumo kooperatiba zena, bizirautea bermatu asmo. Esfortzu handiak egin ondoren, abenduaren 21ean lehen biltegia irekitzea lortu zuten, 28 bazkiderekin. Kooperatibaren garapena oso bizkorra izan zen: 1901ean 12.500 bazkide zituen eta 1961. urtean 41.000.

Printzipio kooperatiboak

Laster zabaldu zen kooperatibismoa Ameriketako Estatu Batuetara eta planetako beste hainbat txokotara ere. XIX Mendearen amaieran mundu mailako hornidura mugimendua zen. Herrialde bakoitzean federaziotan bildu ziren kooperatibak. 1895. urtean Nazioarteko Kooperatiba Aliantza (NAK) sortu zuten. NAKren 1895. urteko bileran, Manchesterren, NAK-ko kooperatiba federatuak gobernatuko zituzten zazpi printzipioak onartu zituzten:

  1. Atxikimendu boluntarioa eta irekia: kooperatibak, erakunde boluntarioak dira, haien zerbitzuak erabiltzeko gai diren guztiei eta bazkide izateko erantzukizuna onartzeko guztiei daude irekiak, generoaren, arrazaren, klase sozialaren, posizio politikoaren edo erlijioaren araberako bazterketarik gabe.
  2. Bazkideen kontrol demokratikoa: kooperatibak bazkideek demokratikoki kudeatutako erakundeak dira eta haiek kooperatibaren politikak eta erabakiak ezartzen hartzen dute parte. Kooperatibak ordezkatzeko eta kudeatzeko aukeratutako gizon eta emakumeak dira bazkideen aurrean arduradunak. Lehen mailako kooperatibetan, bazkide guztiek dute bozketarako eskubide berberak (bazkideko boto bakarra), eta beste mailakoak ere modu demokratikoan daude antolaturik.
  3. Bazkideen parte hartze ekonomikoa: bazkide guztiek diruzko ekarpena egin ohi diote kooperatibari. Diru horren zati bat gutxienez, kooperatibaren ondasun komuna izango da orokorrean. Bazkideek ordaina jaso ohi dute, bazkide izateko baldintza den emandako diruan oinarriturikoa. Bazkideek zehazten dituzte honako xedea betetzeko soberakinak: kooperatibaren garapena, erreserbak ezarri bidez, zati bat behintzat banatzerik ez dagoelarik; bazkideen irabaziak kooperatiban egindako eragiketen proportzioan; eta bazkideek onartutako beste jarduerei laguntzea.
  4. Autonomia eta independentzia: kooperatibak, elkarri laguntzearen, erantzukizunaren, demokraziaren, berdintasunaren eta solidaritatearen baloreetan oinarritzen dira. Haien sortzaileen ohiturak jarraituz, kideek zintzotasunaren, gardentasunaren, erantzukizun sozialaren eta besteenganako arduraren balio etikoetan sinesten dute.
  5. Hezkuntza, formazioa eta informazioa: kooperatibek hezkuntza eta formazioa eskaintzen diete bazkideei, aukeratutako ordezkariei, zuzendariei eta langileei kooperatiben garapenean modu eraginkorrean lan egin dezaten. Kooperazioaren izaera eta onurak zein diren aditzera ematen diote publikoari, gazteei eta iritzi-liderrei gehienbat.
  6. Kooperatiben arteko elkarlana: kooperatibek bazkideei ahalik eta modu efikazenean erantzuten diete eta mugimendu kooperatiboa indartzen dute tokiko, nazioko, eskualdeetako eta nazio arteko egituren bitartez elkarrekin lan eginez.
  7. Komunitatearekiko interesa: kooperatibek haien komunitateen garapen iraungarria lortzeko egiten dute lan, haietako bazkideek onartutako politiken bitartez.

 

Kooperatibismoa gaur egun

Gaur egun, munduan, ia 1.000 milioi bazkide kooperatibista daude eta 100 milioi lanpostu sortzen dituzte, multinazionalek baino %20 gehiago (2012). Belgikan 30.000 kooperatiba inguru zeuden 2001ean; Indian 240 milioi bazkidetik gora dituzte kooperatibek; Japonian hiru familiatik bat da kooperatibista; Kanadan, 10 pertsonatik 4, gutxienez, kooperatiba bateko bazkide dira, Quebec-en kopuru hori 7ra igotzen da (2010). Singapurren kooperatibistak 1.400.000 dira, biztanleen herena. Norvegian kooperatibek esnearen eta esnekien %99 sortzen dute, kontsumo kooperatibek merkatuaren %25 maneiatzen dute, arrantzan aritzen direnak esportazio nazionalen %8,7ren ardura dute, basoetan lanean dabiltzanek sektorean %76ko partaidetza dute, eta herrialdeko biztanleetan, hirutik bat, kooperatiba bateko kide da. Kooperatibismoa mundu mailako mugimendua da, transbertsala eta hazten ari dena. Gizartearen ongizatea bermatzen du.