Hazkunde prozesuan dauden edota jarduera gehiago martxan jarri nahi dituzten entitateentzat pentsatuta
Epe ertain edo luzerako finantzazioa behar duten entitateentzat pentsatutako mailegua, ez da beharrezkoa kapitala berehala itzultzea.
Finantzazioa entitatea bera edota jarduerak hedatzeko erabiliko da, ez zorrak berriro finantzatzeko.

Eskatzeko baldintzak:

  • Koop57n gutxienez hiru urte daramatzaten bazkideek eska ditzakete.
  • Finantzatzen diren proiektuak: entitatearen/jardueren hazkundea.
  • Mailegua ez da zorrak berriro finantzatzeko.  

Kopurua:

  • Kapital sarrera ez da kontatzen arriskuak kalkulatzerakoan.

Epeak:

  • Kapitala modu iraunkorrean ematen da.
  • Itzultzea eska daiteke (urtebete lehenago).
  • Kapitala itzultzea: inbertsio maileguen epean gehienez.

Baldintzak:

  • Kostu finkoa (interesa): %2,75 (2021)
  • Urteroko berrikusketa.
  • Entitatearen urteko emaitzen araberako kostua.
  • Kostu aldakorra: kalkulatu ondorengo urtean ordaindu behar da.
  • Maileguen Bermerako Funtsari ekarpena egitea.

Jarraipena:

  • Organo sozialetan parte hartzeko aukera, baita kudeaketan ere.
  • Batzorde Teknikoak egingo du entitatearen jarraipena.
  • Gutxieneko jarraipena: sei hilabeterokoa.

Erabakitzeko ahalmena:

  • Errektore Kontseilua, Sekzio Kontseiluak proposatuta.
  • Errektore Kontseiluak eragiketa guztien berri izango du.

Dokumentazioa:

  • Finantzazio beharra frogatzen duen memoria ekonomikoa.
  • Azken 3 urteetako kontuak (edo sozietate zerga).
  • Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria.
  • Ogasunarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria.
  • Kooperatibako Errektore Kontseiluko karguen botereen eta izendapenen kopia.
  • Eskaera akta: “.... egunean elkartuta, .......-k lagunduta... Koop57ri mailegu bat eskatzea onartu du (zergatia, kopurua eta epea)”, lehendakariak eta idazkariak sinatuta.
  • Kontratua sinatuko duen pertsonaren datuak eta mailegua ingresatzeko kontu korrontearen zenbakia.