Sare moduko egitura dugu Koop57n. Gure organizazio eredua horizontala da, eta parte-hartzearen printzipioak eta lurraldetasunari dagozkionak ditugu oinarri.

Pertsona eta entitateek osatutako sarea gara. Pertsona eta entitate horiek elkar ezagutzen dute, elkarri eragiten diote, elkarlanean aritzen dira. Hori da Koop57ren izaeraren ezaugarri nagusienetako bat. Pertsonen eta entitateen parte-hartzea ezinbestekoa da funtzionamendua egokia izan dadin.
Lurraldearen araberako taldeetan antolatzen gara, eta horietako bakoitzak bere organo propioak ditu, baita parte-hartzerako egiturak ere.

Zergatik? Gertutasunak ingurunearen ezagutza bermatzen du, bertako errealitatearena. Ondorioz, beharren ezagutza ere altuagoa da, eta horrek erantzun hobea ematea bermatzen du.

Horrez gain, horizontalki handitzeak gure oinarri sozialaren integrazioa eta kohesioa sustatzen ditu, eta ehun sozial lokalak sortzea ahalbidetzen du.

Deszentralizatutako eredu batek bazkideen parte-hartzea ere errazten du. Parte-hartze nukleoak ez dira kooperatibaren erritmora ahazten, eta bazkideek errazago parte hartzen dute.

Koop57n ez dugu ohiko hazkunde eredua bilatzen, ezta zabalkunde etengabe hori ere. Ez dugu helburu lurralde zehatz batera iristea: Koop57 bakarrik existituko da horrela izatea nahi dugun lurraldeetan. Pertsonek eta entitateek erabakiko dute hori, sare gisa antolatuta. Haiek sortuko dituzte Koop57ren sekzio berriak, baita kudeatu ere. Betiere, parte-hartzea eta autogestioa oinarri.

Koop57n organo nagusiak daude, batetik, eta lurralde-sekzioei dagozkienak, bestetik. Hurrengo irudian ikus dezakezue zein den.

Koop57ren antolakuntza-organigrama:

Kooperatibek berezkoak dituzten horiek dira:

Asanblea orokorra

Coop57ko organo subiranoa da.

  • Kontseilu Errektorea izendatzen du.
  • Kooperatibaren ildo estrategikoak erabakitzen ditu, irizpide etikoak eta interes tipoak.
  • Urteko kudeaketa kontrolatzen du eta kontuak onartzen ditu.
  • Urteko lan-plangintza onartzen du.
  • Urtean behin biltzen da, gutxienez.

Kontseilu Errektorea

Kooperatibaren ordezkaritzarako eta gobernurako organo soziala da.

  • Bazkideek erabakitzen dute zein izango diren kideak, Asanblea Orokorrean.
  • Asanblean onartutako lan-plangintza aplikatzeko ardura du.
  • Koop57n bazkide berriak onartu edo ez erabakitzen du.
  • Hilean behin biltzen da.

Kontseilu Errektorearen Ordezkaritza Batzordea

  • Kontseilu Errektorearen presidenteak eta diruzainak osatzen dute, Koop57ren koordinatzailearekin batera.
  • Urtero onartutako kudeaketa plana betetzen dela bermatzea da bere lana.
  • Epe motzeko helburuak planifikatzeko gaitasuna du.

Talde Teknikoa

  • Lurralde sekzioetan eguneroko kudeaketaz arduratzen diren pertsonek osatzen dute.
  • Asanblea Orokorrak onartutako urteko lan-plangintzaren arabera antolatzen ditu bere eginbeharrak.
  • Emandako kredituak exekutatzeaz, eta haien jarraipena egin eta kontrola eramateaz arduratzen da.
  • Zerbitzu finantzario berriak proposatzen dizkie Organo Sozialei (Asanbleari, Kontseilu Errektoreari eta Kontseilu Errektorearen Ordezkaritza Batzordeari); bai aktiboei dagozkienak, baita pasiboei dagozkienak ere.
  • Hainbat arlotako proiektuen kudeaketa gainbegiratzen du.
    Kooperatibaren administrazioak eta kontabilitateaz arduratzen da.
  • Bulegoetako kudeaketa inplementatzen du (telefono bidezko arreta, deialdiak, korrespondentzia...), baita bazkideen arreta ere.

 

Hala ere, lurralde bakoitzeko sailei dagozkien atal propioak ditu Koop57k

Sekzio Asanblea-Lurralde Sekzioa

  • Sailaren atal gorena da. Sekzio Batzordea izendatzen du.
  • Urteko kudeaketa kontrolatzen du, eta sekzioaren kontuak onartzen ditu.
  • Sekzioaren ildo estrategikoak erabakitzen ditu, eta urteko lan-plangintza eta aurrekontua onartzen ditu.
  • Koop57ko bazkide bakoitza lurralde sekzio bati atxikita egongo da.
  • Bazkide diren pertsona eta entitate guztien parte-hartze zuzenerako organoa da.
  • Bere eztabaidak eta erabakiak Asanblea Orokorrera bideratzen dira.
  • Urtean behin biltzen da, gutxienez.

Sekzio Batzordea

Lurralde sekzioaren ordezkaritza, gobernu eta kudeaketa organoa da.

  • Lurralde sekzio bakoitzean Sekzio Batzorde bat dago.
  • Mailegu berriak eman edo ez erabakitzen du.
  • Kontseilu Errektoreari bazkide berriak onartzea proposatzen dio.
  • Bazkideek erabakitzen dute zein izango diren talde honetako ordezkariak, Sekzio Asanblean.
  • Hilean behin biltzen da.

Batzorde Teknikoa

Koop57ko bazkide diren erakundeen mailegu eskariak aztertzen ditu. Bere betebeharra proiektuen bideragarritasuna eta mailegua itzuli litekeela ziurtatzean datza. Batzordearen kideak ekonomia sozial eta eraldatzailearekin lotura duten eta ezagutza finantzario zein ekonomikoak dituzten pertsonak dira.

Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:

Koop57ko bazkideek modu boluntarioan parte hartzeko organoa. Galderak ere honi bideratzen zaizkio.

  • Pertsona ezagunek osatzen dute, eta ez dira arduratzen Koop57ren kudeaketaz.
  • Finantzazio eskariak aztertzen ditu, alderdi tekniko zein ekonomikotik begiratuta.
  • Aurkeztutako proiektuen bideragarritasun ekonomikoa aztertu eta erabaki bat hartzen du.
  • Sekzio Batzordeari kreditu horiek onartu edo ez esaten dio.

Batzorde Soziala

Koop57ren kide bezala alta ematea eskatzen duten erakundeak aztertzen ditu. Bere betebeharra erakundeon jarduerak Koop57ren irizpide etiko eta sozialetara egokitzen direla egiaztatzean datza. Giza mugimenduetan, herriko elkarteetan eta elkartasunean oinarritutako ekonomia sozialean diharduten pertsonak dira kideak. Batzorde kideok ez daukate Koop57ren egitura teknikoarekin inolako loturarik.

Hauek dira bere ezaugarri nagusiak: 

  • Koop57ko bazkideek modu boluntarioan parte hartzeko organoa. Galderak ere honi bideratzen zaizkio.
  • Pertsona ezagunek osatzen dute, eta ez dira arduratzen Koop57ren kudeaketaz.
  • Entitate berrien alta eskaerak aztertzen ditu, alderdi etiko zein sozialetik begiratuta.
  • Sekzio Batzordeari alta eskari horiek onartu edo ez esaten dio.

Aipatutako atalez aparte, eguneroko gaiez arduratzeko, zenbait sailek beste atal batzuk eratzen dituzte: Sailaren Kontseiluaren Ordezko Batzordea edo Zabalpen Batzordeak, esaterako.