Entitateek bi modutan parte har dezakete Koop57n: bazkide laguntzaile gisa, edota zerbitzu bazkide gisa.
Bi motako bazkide izan daitezke, beraz:

Zerbitzu bazkideak:

  • Ekonomia sozial eta eraldatzailean dabiltzan elkarte eta entitateak.
  • Koop57n dirua gorde dezakete.
  • Koop57tik maileguak jaso ditzakete.
  • 901,52 euroko ekarpena egin behar diote kapital sozialari eta 98,48 euro ordaindu sarrera gastuengatik.

 Bazkide laguntzaileak:

  • Norbanakoak (pertsona fisikoak) izan ohi dira, baina entitateak ere izan daitezke.
  • Coop57n dirua gorde dezakete.
  • Ezin dute Coop57tik mailegurik jaso.
  • Gutxienez 300,51 euroko ekarpena egin behar dute.


Batzuek zein besteek kudeaketa eta erabakitze guneetan parte hartzen dute. Horrela, demokrazia ekonomikoari bide egiteaz gain, betidanik aurrezleak eta emaileak jasotzen dituztenak banatzen dituen marra ezabatzen da: denon artean kooperatibaren inguruko erabaki garrantzitsuak hartu zein lan lerroak irudikatzen dira.

Zerbitzu finantzario kooperatiba izanik, bazkideak diren entitate eta pertsonekin bakarrik lan egin dezake. Koop57n ez da existitzen “bezeroaren” figura. 

Bazkide guztien artean, zerbitzu bazkideek bakarrik eska dezakete finantzazioa. Hala, lehenengo zerbitzu bazkide izan behar duzu.

Ekarpenak bi motatakoak dira: gutxieneko ekarpena eta gainontzeko ekarpena, boluntarioa dena.

Ekarpenaren epea urtebetekoa da, eta, aurkakoa adierazi ezean, automatikoki berritzen da epea igarotakoan. Edozein unetan utz daiteke bertan behera.

Nahitaezko ekarpena Koop57ren funtsera doa eta ez du zertan etekinik sortu. Itzultzea eska daiteke, baina azken erabakia Kontseilu Errektoreak du.

Gainontzeko ekarpenak kapital sozial boluntarioaren parte dira. Etekinak izan ditzakete, eta itzultzea eskatzen bada, itzulketa berehalakoa da.

Koop57ri emandako aurrezkiak urtero ordaintzen dira, Batzar Orokorrean ezarritako interes tasaren arabera.

Koop57ri egindako ekarpena berreskuratzeko, lurralde sekzioarekin jarri behar duzu harremanetan. Ez dago iraunkortasun-kontraturik ezta inolako zigorrik ere. Ekarpenek ez dute kosturik edota komisiorik.

Hala ere, prozedura ezberdina da ekarpena derrigorrezkoa bada edo boluntarioa. Boluntarioak berehala itzultzen dira. Derrigorrezkoaren itzulketa, baja eskaera denez, Errektore Kontseiluaren erabakiaren menpe dago. Kontseilua hilean behin biltzen da eta orduan hartzen ditu erabaki horiek. Beraz, itzulketa zertxobait atzera daiteke, baina inoiz ez hilabete baino gehiago.

  • Koop57ko bazkide izan daitezke kooperatibak, elkarteak, fundazioak, gizarteratze-enpresak eta ekonomia sozial eraldatzaileko beste erakunde batzuk, euren jarduera modu autonomoan burutzen dutenak, demokrazio demokratikoaren irizpideetan oinarrituta eta Koop57ren finantza etiko eta solidarioen printzipioak partekatzen dituztenak.
  • Zerbitzu-bazkide izateko txosten bat ondorio izango duen ebaluazio sozialerako prozesua egin behar da. Koop57ren zerbitzu-bazkide izateko eskaera egiten duen erakundea onartu edo ez zuzendaritza kontseiluak erabakiko du.
  • Zerbitzu-bazkide bihurtzeko 901,52 euroko kapital sozialaren ekarpna egitea derrigorrezkoa da 98,48 euro ordaindu behar dira sarrera-gastuak ordaintzeko. Urtebeteko epean ordaintzeko aukera dago.
  • Zerbitzu-bazkideen derrigorrezko ekarpenak (901,52) Koop57ren emaitzen zati izango dira, baina ez dute inongo irabazi ekonomikorik eragiten.
  • Gehigarri gisa, zerbitzu-bazkideek borondatezko kapital-ekarpenak egin ditzakete. Ekarpen horien emaitzak Asanbladak erabakitako urteko interesarekin ordainduko dira eta ez dira Koop57ren emaitzen baitan sartuko.
  • Inongo zerbitzu-bazkidek ezingo du Koop57ren kapitalaren % 4 baino gehiago izan.

 

Koop57ko zerbitzu-bazkide bihurtzeko honako pauso hauek eman behar dira:

1) Elkarteak bazkide izateko alta eskaera eta galdetegi sozial bat bete behar ditu. Galdetegi horren helburua Koop57k elkartearen ezaugarri nagusiak baloratzeko elementuak izatea da.

2) Elkarteak galdetegia beteta bidaltzen duenean, Batzorde Sozialak elkartearekin bilera bat adosten du galdetegiko gaietan sakontzeko eta erakundea gertutik ezagutzeko.

3) Bileraren ondoren, Batzorde Sozialak aldeko edo kontrako txosten bat osatuko du. Txosten hori Lurralde Kontseilura pasako da eta ondoren Zuzendaritza Kontseilura, zeinak elkartearen eskaeraren inguruan erabakiko duen informazio guztia izanda.

4) Elkartea bazkide gisa onartzen denean, elkarteak Koop57ren kapital sozialari 901,52 euroko ekarpena egin behar dio eta sarrera-gastu gisa 98,48 euro ordainduko ditu. Kopuru hori epeka ordain daiteke.

5) Elkarteak finantza-zerbitzuren bat eskatzen badu, Batzorde Teknikoa izango da eskaera hori egokia den erabakitzeko beharrezko diren informazioak eskatuko dituena.