Coop57 Katalunian sortu zen, Bruguera Argitaletxeko langileek beren lanpostuen alde egindako borrokaren haritik. Argitaletxea ixtean, langile ohi talde batek diru funtsa eratu zuen kaleratzeen ondoren jasotako indemnizazioekin. Diru funts hori bereziki modelo kooperatiboak bultzatzeko helburuarekin eratu zuten.

1986. urtean, Espainiako Estatuko ekonomiaren krisi industrial gogorrean, Bruguera editorial ezaguna bideraezina deklaratu eta Kreditu Industrialeko Bankuaren esku geratu zen. Hainbat aldiz saiatu ziren enpresa hondotik ateratzen, kooperatiba bihurtuz edo erosleak bilatuz, baina likidatzea erabaki zuen bankuan. 775 langileetatik gehienek onartu zuten neurria, prozesuarekin nekatuta; euren kontratuak likidatzea nahiago izan zuten. Ez zen langile guztien erabakia izan, ordea. Horietako batzuek urteak eman zituzten epaitegietan borrokan, baita borroka moralean ere, justuak zirela jakin bazekiten kalte-ordainak lortu aldera. Azkenik, 1995. urtean, langile horiek urteetako borroka irabazi zuten, epaitegietatik garaile irten ziren.

Testuinguru horretan, Coop57 zerbitzu finantzarioen kooperatiba gisa martxan jarri zuten 1996. urteko ekainaren 19an. Hasieran, lan elkartuko kooperatibismoarekin oso loturik egon zen bere garapena, baina apurka-apurka bere oinarri soziala ekonomia sozial eta eraldatzailearen beste eremu batzuetara zabaldu zuen: kooperatibismoaren beste zenbait lerro, elkarte, fundazioa, gizarteratze enpresa, gizarte mugimendu, sindikatu... Aldi berean kooperatibako kide laguntzaileen oinarria handitzen joan zen.
2005etik, proposamenak estatutako beste herrialdeetan sortutako interesa zela eta, Coopk57k sare bidezko zabalkundea abian jarri zuen. Aragoiko ekonomia sozial eta eraldatzaileko sare batek eta Coop57k, elkarlanean, proiektua elkarbanatzea erabaki zuten. Coop57ren eredua, estruktura juridikoa eta estruktura teknikoa baliatzea izan zen asmoa, baina lurralde bakoitzak autogestiorako ahalmena mantenduz. Hala, beste herrialde batean abian jarritako lehen saila Aragoikoa izan zen (2005).

Printzipio horiekin bat, ondoren eratu ziren Coop57 Madril (2006), Coop57 Andaluzia (2008) eta Coop57 Galizia (2009). Koop57 (Euskal Herria), berriz, 2015eko ekainean jaio zen.

Bertakoa den ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarritutako sarea izatean datza herrialdeko sailen arrakasta.

Koop57 zerbitzu finantzario kooperatiba bat da eta jarduera finantzarioa du. Gizarte zibilaren aurrezkia biltzen du eta ekonomia sozial eta eraldatzailean diharduten entitateetara bideratzen du, gizarteari balio erantsi bat eskaini asmoz. Nahiz eta jarduera finantzarioa eduki, Koop57ren helburua ez da ekonomikoa, soziala baizik.   

Koop57ren helburu nagusia ekonomia eta gizartea eraldatzea da. Koop57k honela ikusten du bere burua: bazkideen beharrak asetzera bideratutako tresna bezala, baita gizarte eraldaketarako tresna gisa ere.

Koop57k ezingo du gizartea bakarrik eraldatu. Diruak bakarrik ere ez. Aldaketa hori eragingo dutenak gizartean lanean ari diren entitateak, taldeak, kolektiboak eta pertsonak izango dira. Horiek eragingo dute errealitatearen aldaketa eta gizartearen egoera hobetzea. Horretarako, enplegu egonkor eta kalitatezkoa sortzeko lan egingo dute, iraunkortasuna bilatzen duten proiektuak sustatuko dituzte, elikadura eta energia burujabetza, inklusio mota guztiak landuko dituzte, kultura indartuko dute, baita gizarteratze espazioak ere, besteak beste.

Gizartea positiboki eraldatuko duten formula ekonomikoak eta garapen kolektiborako formulak bultzatzea dugu xede.

Laguntzera bideratutako kreditu eraldatzaile bihurtu nahi dugu bildutako aurrezkia. Hala, gure gizarteari balio erantsi bat eskaintzen dioten proiektuek euren jarduerarekin jarraitu ahal izango dute.

Sare moduko egitura dugu Koop57n. Gure organizazio eredua horizontala da, eta parte-hartzearen printzipioak eta lurraldetasunari dagozkionak ditugu oinarri.

Pertsona eta entitateek osatutako sarea gara. Pertsona eta entitate horiek elkar ezagutzen dute, elkarri eragiten diote, elkarlanean aritzen dira. Hori da Koop57ren izaeraren ezaugarri nagusienetako bat. Pertsonen eta entitateen parte-hartzea ezinbestekoa da funtzionamendua egokia izan dadin.
Lurraldearen araberako taldeetan antolatzen gara, eta horietako bakoitzak bere organo propioak ditu, baita parte-hartzerako egiturak ere.

Zergatik? Gertutasunak ingurunearen ezagutza bermatzen du, bertako errealitatearena. Ondorioz, beharren ezagutza ere altuagoa da, eta horrek erantzun hobea ematea bermatzen du.

Horrez gain, horizontalki handitzeak gure oinarri sozialaren integrazioa eta kohesioa sustatzen ditu, eta ehun sozial lokalak sortzea ahalbidetzen du.

Deszentralizatutako eredu batek bazkideen parte-hartzea ere errazten du. Parte-hartze nukleoak ez dira kooperatibaren erritmora ahazten, eta bazkideek errazago parte hartzen dute.

Koop57n ez dugu ohiko hazkunde eredua bilatzen, ezta zabalkunde etengabe hori ere. Ez dugu helburu lurralde zehatz batera iristea: Koop57 bakarrik existituko da horrela izatea nahi dugun lurraldeetan. Pertsonek eta entitateek erabakiko dute hori, sare gisa antolatuta. Haiek sortuko dituzte Koop57ren sekzio berriak, baita kudeatu ere. Betiere, parte-hartzea eta autogestioa oinarri.

Koop57 instrumentu finantzarioa da, finantza etiko eta solidarioaren testuinguruan txertatutakoa. Konbentzituta gaude sistema finantzario etiko bat artikulatu behar dugula, ekonomia sozial eta eraldatzailearen eta herritarren behar finantzarioei behar bezala erantzuteko. Horregatik beste entitateekin elkarlanean aritzen gara, betiere, finantza etikoen inguruan.

Paradigmak haustea da asmoa:

  • Entitate finantzarioaren papera gure jendartean: halako batek paper garrantzitsua eta onuragarria joka dezake jendartearen garapen sozial eta humanorako.
  • Finantza etikoen helburuak: ez da asmoa ahalik eta etekin gehien lortzea, jendartearen zerbitzura dagoen tresna izatea baizik.
  • Jabetzaren egitura: entitate finantzarioak entitate demokratiko bihurtu, “pertsona bat, bozka bat” logika jarraituz.
  • Gardentasuna: opakutasuna nagusi den sektore batean, finantza etikoek gardentasuna dute oinarri. Denek dakite euren dirua nora eta zertarako doan.

Datos a 31 de diciembre de 2014:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

personas socias colaboradoras a 31 de diciembre de 2014

Datos a 31 de diciembre de 2013:

Koop57k baliabideak bi bloke handitan banatuta ditu.

Lehena, bazkide diren entitateei emandako maileguek osatzen dute.

Bigarrena, ez da maileguetan ematen. Bere izaeragatik, Koop57k instituzio finantzario erregulatuetan bakarrik sar ditzake baliabideak. Gure barne-akordioen arabera, baliabideen %15k gutxienez likidoa izan behar du, bazkideen itzulketa eskariei erantzuteko.

Gainontzeko guztiak kutxa kooperatiboetan dago. Zehazki, Laboral Kutxan, Caja de Ingenieros-en (Caja Rural Aragonesa y de los Pirineos, Caixa d'Advocats eta Cajalon batuta, Bantierran) eta hainbat nekazal-kutxa  lokaletan.

Koop57ren Asanblea Orokorrak hartzen du erabaki hori. Bazkideen artean banatzea erabaki dezake, edo Koop57n berriro inbertitu.
Orain arte, beti bideratu izan dira irabazi horiek proiektuaren iraunkortasuna bermatzera. Betiere, Derrigorrezko Erreserba Funtsari eta Kooperatiben Hezkuntza eta Promoziorako Funtsari dagozkion ekarpenak egin ondoren.

Koop57 kooperatiba bat da. Hala, erabakiak modu kolektiboan eta demokratikoan hartzen dira. Lurralde sekziotan banatzen da eta bi mailako erabakitze-organoak daude: maila orokorrekoa eta lurraldeei dagokiona.

Koop57ren Asanblea Orokorrak hartzen du erabaki hori. Bazkideen artean banatzea erabaki dezake, edo Koop57n berriro inbertitu.
Orain arte, beti bideratu izan dira irabazi horiek proiektuaren iraunkortasuna bermatzera. Betiere, Derrigorrezko Erreserba Funtsari eta Kooperatiben Hezkuntza eta Promoziorako Funtsari dagozkion ekarpenak egin ondoren.
Koop57 kooperatiba bat da. Hala, erabakiak modu kolektiboan eta demokratikoan hartzen dira. Lurralde sekziotan banatzen da eta bi mailako erabakitze-organoak daude: maila orokorrekoa eta lurraldeei dagokiona.

Asanblea Orokorra

  • Koop57ren organo nagusia da.
  • Kontseilu Errektorea izendatzen du.
  • Kooperatibaren ildo estrategikoak erabakitzen ditu, irizpide etikoak eta interes tipoak. 
  • Urteko kudeaketa kontrolatzen du eta kontuak onartzen ditu.
  • Urteko lan-plangintza onartzen du.
  • Urtean behin biltzen da, gutxienez. 


Kontseilu Errektorea

  • Kooperatibaren ordezkaritzarako eta gobernurako organo soziala da.
  • Bazkideek erabakitzen dute zein izango diren kideak, Asanblea Orokorrean.
  • Asanblean onartutako lan-plangintza aplikatzeko ardura du.
  • Koop57n bazkide berriak onartu edo ez erabakitzen du.
  • Hilean behin biltzen da. 

Lurralde sekzioa

  • Sailaren atal gorena da. Sekzio Batzordea izendatzen du.
  • Urteko kudeaketa kontrolatzen du, eta sekzioaren kontuak onartzen ditu.
  • Sekzioaren ildo estrategikoak erabakitzen ditu, eta urteko lan-plangintza eta aurrekontua onartzen ditu.
  • Koop57ko bazkide bakoitza lurralde sekzio bati atxikita egongo da.
  • Bazkide diren pertsona eta entitate guztien parte-hartze zuzenerako organoa da.
  • Bere eztabaidak eta erabakiak Asanblea Orokorrera bideratzen dira. 
  • Urtean behin biltzen da, gutxienez.