Kooperatiba legeak aurreikusten du bazkide laguntzailearen figura. Koop57ri atxikitzen zaizkio proiektuan sinisten dutelako eta euren aurrezkiekin ekarpenak egin nahi dituztelako. Hala, finantzazio alternatiboa, etikoa eta solidarioa eskaintzen duen instrumentu bat garatzen laguntzen dute.  

Zerbitzu kideak Koop57ri atxikitzera bultzatzen dituen arrazoiak hainbat izan daitezke, baina nabarmenenak honakoak izan daiteke:

  • Euren aurrezkiak kudeatzea beren printzipio etiko eta balio pertsonalekin koherentzian.
  • Proiektu kooperatibo eta demokratiko batean parte-hartzea eta proiektua laguntzea. Aurrezkien gaineko ardura hartzea ahalbidetzen duen proiektua da, autogestio finantzarioa lantzea ahalbidetzen du.
  • Gure aurrezkien erabileraren gaineko kontrola berreskuratzea da gakoa. Bazkide laguntzaileek erabakitzen dute euren aurrezkiak zertara bideratu.
  • Etekin finantzarioa lortzea, etekin sozial handi bati lotuta.

Koop57ren finantza etiko eta solidarioen printzipioekin bat egiten duten pertsona fisiko guztiak izan daitezke bazkide laguntzaileak.
Gutxienez 300 euroko derrigorrezko ekarpena egin behar da; ordainketa hori zatika egin daiteke.
Bazkide laguntzaileek nahi beste aurrezki-ekarpen egin ditzakete, borondatezko ekarpen berriak eginez. Era berean, eta aurrezkia sustatzeko asmoz, aldizkako ekarpenak egin ditzakete (hilekoak edo hiruhilekoak).

Hemen, bazkide laguntzaileen ekarpen baldintzak.

Bazkide laguntzaileen ekarpenak bi motatakoak dira: gutxieneko ekarpena (300 euro) eta gainontzeko ekarpena, boluntarioa dena.

Ekarpenaren epea urtebetekoa da, eta, aurkakoa adierazi ezean, automatikoki berritzen da epea igarotakoan. Edozein unetan utz daiteke bertan behera.

Nahitaezko ekarpena Koop57ren funtsera doa eta ez du zertan etekinik sortu. Itzultzea eska daiteke, baina azken erabakia Kontseilu Errektoreak du.

Gainontzeko ekarpenak kapital sozial boluntarioaren parte dira. Etekinak izan ditzakete, eta itzultzea eskatzen bada, itzulketa berehalakoa da.

Koop57ri emandako aurrezkiak urtero ordaintzen dira, Batzar Orokorrean ezarritako interes tasaren arabera.

Bazkideak Koop57ri atxikitzera bultzatzen dituen arrazoiak hainbat izan daitezke, baina nabarmenenak honakoak izan daiteke:

  • Euren aurrezkiak kudeatzea beren printzipio etiko eta balio pertsonalekin koherentzian.
  • Proiektu kooperatibo eta demokratiko batean parte-hartzea eta proiektua laguntzea. Aurrezkien gaineko ardura hartzea ahalbidetzen duen proiektua da, autogestio finantzarioa lantzea ahalbidetzen du.
  • Gure aurrezkien erabileraren gaineko kontrola berreskuratzea da gakoa. Bazkide laguntzaileek erabakitzen dute euren aurrezkiak zertara bideratu.
  • Etekin finantzarioa lortzea, etekin sozial handi bati lotuta.

Koop57ri egindako ekarpena berreskuratzeko, lurralde sekzioarekin jarri behar duzu harremanetan. Ez dago iraunkortasun-kontraturik ezta inolako zigorrik ere. Ekarpenek ez dute kosturik edota komisiorik.
Hala ere, prozedura ezberdina da ekarpena derrigorrezkoa bada edo boluntarioa. Hona adibide bat:
Pertsona batek 2.000€ko ekarpena egin du. 300€ derrigorrezko ekarpenari dagozkio, eta 1.700€ ekarpen boluntariotzat hartzen dira.

Pertsona horrek diru guztia jaso nahi du bueltan. 1.700€ horiek berehala itzuliko dizkiogu. Gainontzeko 300 euroen itzulketa, baja eskaera denez, Errektore Kontseiluaren erabakiaren menpe dago. Kontseilua hilean behin biltzen da eta orduan hartzen ditu erabaki horiek. Beraz, itzulketa zertxobait atzera daiteke, baina inoiz ez hilabete baino gehiago.

Aurrezkien %15 ez dira maileguetara bideratzen, likidezia bermatzearren. Hala, diru hori itzultzeko arazoak saihesten ditugu. Epe laburreko aurrezki kontuetan edukitzen dugu diru hori, eskari guztiak behar bezala erantzun ahal izateko.

Koop57 ez da banku bat. Ondorioz, ez du Espainiako Bankuaren Deposituen Bermerako Funtsaren babesik. Bazkideek emandako dirua kapital sozialera bideratzen da, eta kooperatibaren funtzionamendua bermatzen du.

Ez dugu bankaren erregulaziorik. Autorregulatzen gara, modu kolektibo eta demokratikoan, guk erabakitako irizpideei jarraituz (guretzat egokiagoak direnak). 
Kaudimena indartzeko, Koop57k hainbat barne-neurri hartzen ditu:

  • Soberakinak erreserbetara bideratzen ditu. Ez dira etekinak banatzen, proiektuan berriro inbertitu baizik.
  • Finantzazioa jasotzen duten entitateek ekarpen gehiago egiten dituzte, maileguak bermatzeko funts solidarioa elikatzeko.
  • Probisioak hornitzen ditu, arazoei aurre egin ahal izateko.
  • Entitate batek ezin ditu maileguak jaso Koop57ren baliabideen %2 baino gehiagokoak.

Horrela, neurriak hartzen ditugu Koop57ri egindako ekarpenak bermatzeko. Horrez gain, gogoratu behar dugu Koop57 kooperatiba dela eta modu demokratiko eta parte-hartzailean kudeatzen dela. Hala, bazkideek beti dute egoera ekomikoaren berri eta erabakiak har ditzakete.

Koop57 zerbitzu finantzario kooperatiba da, eta jarduera ekonomikoa duten proiektu kolektiboak bakarrik finantzatzen ditu. Beraz, ez ditu norbanakoak laguntzen. Zerbitzu bazkideei eskaintzen dizkie maileguak (kooperatibak, elkarteak, fundazioak...), eta salbuespen kasuetan, pertsona autonomoei (egiten duten jarduera dela eta, ezin dutelako proiektu kolektibo bat bere horretan martxan jarri).

Bai.
Bazkideen eskura dagoen zerbitzua da bulego birtuala. Kontsultak eta eragiketak egiteko aukera eskaintzen du. Bazkideei prozesuak eta operazioak arintzea eta erraztea da helburua. Argi utzi behar dugu ez dela “banka online” zerbitzu bat, bulego birtualaren eta urrutikoaren erreplika baizik.
Bulego birtualak eskaintzen dituen zerbitzuak:

  • Kontuaren egoera kontsultatu.
  • Mugimenduak kontsultatu.
  • Ekarpen berriak egin.
  • Itzulketak eskatu.
  • Ekarpen periodikoen alta/baja izapidetu.
  • Kontaktu datuak eguneratu.
  • Ekarpenen etekinen gaineko informazio fiskala kontsultatu.
  • Beste kontsulta batzuk.

Ez.
Ez gara banku bat, beraz, ez ditugu ohiko deposituak eskaintzen. Era berean, ezin ditugu ohiko banka zerbitzuak eskaini: kontu korronteak, kreditu txartelak, helbideratzeak... 

Erreminta finantzarioak eta bitartekaritza erremintak erabiltzen dituzten aurrezkiak bildu eta “kreditu sozial” bihurtzen ditugu. Gizarte eraldaketa dugu helburu. Aurrezkiak kapital sozial bihurtzen dira, ezin da haiekin ohiko eragiketarik egin.