Coop57 rige su actividad basándose en los principios de las finanzas éticas:

Koherentzia printzipioa

Gure printzipio etikoen eta gizarte printzipioen, eta gure balore pertsonalen aurka doazen proiektuak finantzatzeak sortzen digu kontraesana saihesten dugu.

Koop57n ez ditugu industria armamentista bultza dezaketen proiektuak finantzatzen, ezta zentral nuklearrak, espekulazio finantzarioa, giza eskubideen urratzea ere, lan eskubide edo ingurumenarena, gizarte dumping-a, haurren esplotazioa, diktadura erregimenak eta gizartearentzat kaltegarriak iruditzen zaizkigun beste hainbat sektore.

Gure printzipio etikoen eta gizarte printzipioen, eta gure balore pertsonalen aurka doazen proiektuak finantzatzeak sortzen digu kontraesana saihesten dugu.

 

Koop57n ez ditugu industria armamentista bultza dezaketen proiektuak finantzatzen, ezta zentral nuklearrak, espekulazio finantzarioa, giza eskubideen urratzea ere, lan eskubide edo ingurumenarena, gizarte dumping-a, haurren esplotazioa, diktadura erregimenak eta gizartearentzat kaltegarriak iruditzen zaizkigun beste hainbat sektore.

Bateragarritasun printzipioa

Etekin finantzarioak eta gizartearen etekinak bateragarri egiten ditugu. Batak ezin du bestetik bereizita joan. Dirua erabiltzeko irizpideak arriskuarekin lotutako indikatzaileetan oinarrituta daude, eta ez entitatearentzat edo bazkideentzat ahalik eta etekin gehiena lortzeko asmoan. Horrek gizarte mozkinak kaltetzea dakar. Ez dugu helburu ahalik eta etekin gehien sortzea, ahalik eta gizarte onura handiena baizik, bideragarritasun finantzarioarekin batera.

Parte hartze printzipioa

Inbertsore aurrezleen ardura sustatzen dugu euren eragiketa finantzarioetan ere. Gure izaeraren zeinuetako bat da: entitatearen politikan parte hartzen dute gure bazkideek. Finean, gure aurrezkien eta baliabide ekonomikoen kontrola berreskuratu nahi dugu, eta autogestio finantzarioa sustatu.

Koop57 entitate demokratikoa eta parte hartzailea da, eta bazkide guztiak dira jabeak. Entitatearen funtzionamendurako beharrezkoak diren ildo nagusiak eta akordioak bazkideen parte hartzearen eta erabakien bidez hartzen ditugu.

Gardentasun printzipioa

Entitatearen kudeaketan gardentasuna erabatekoa da: aurrezkiak ematean, barne funtzionamenduan eta kanpora begirakoan. Bazkide diren pertsona eta entitate guztiek dakite zertarako erabiltzen diren euren baliabideak.

Urtean bitan buletin bat argitaratzen du Koop57k. Bertan, akordatutako maileguen zerrenda dago, baita jaso dituzten entitateena ere. Mailegu bakoitzaren bolumena eta iraupena ere publikoak dira.

Horrela, edozein pertsona edo entitatek jakin dezake zein erabilera ematen zaion bere diruari.

Elkartasun printzipioa

Koop57ren bazkide garenok badakigu gure diruak ekonomia humanoagoa eta solidarioagoa eraikitzen laguntzen duela. Horrez gain, gure elkartasuna finka dezakegu. Asanblean geuk erabaki dezakegu gure diruaren ordainsariaren tasa, eta ondorioz, maileguen kostua.

Hausnarketa printzipioak

Gure jarduera gidatzen duten printzipioen gaineko hausnarketa etengabea da. Jokabide etikoa prozesu bat dela ulertzen dugu, eta gure jarduera orientatzeko behin eta berriro birpentsatzen ditugu gure printzipioak. Modu horretan, justuak eta lehentasunezkoak iruditzen zaizkigun balore eta printzipioetara moldatzen gara. Bazkideak ditugun pertsona eta entitateen beharretara moldatzen gara. Horrela, eraikitze alternatibo prozesuetan gure ekarpena egiten dugu.

Crédito al servicio de la transformación social

Coop57 se entiende a sí misma como una herramienta al servicio de sus socios y socias y al servicio de la transformación social en un marco de solidaridad y ayuda mutua. Coop57, por sí sola, no podrá transformar la sociedad. El dinero por sí sólo, tampoco podrá transformar la sociedad. Serán las entidades, grupos, colectivos y personas que trabajan para esta transformación social las que podrán incidir a modificar la realidad hacia escenarios más justos, inclusivos, solidarios, equitativos y sostenibles.