Koop57ko bazkideak izan daitezke: kooperatibak, elkarteak, fundazioak, gizarteratze enpresak eta beste hainbat entitate. Baldintzak dira: ekonomia sozial eta eraldatzailean jardutea, modu autonomoan jarduera ekonomikoa aurrera eramatea eta gizarteari ekarpen positiboak egitea eta balioa eranstea.  

Norbanakoek edota soilik merkantilak diren forma juridikoek ezin dute zerbitzu kide izan, SA edo SL sozietateek, kasu. 

Koop57n garrantzitsua da izaera juridikoa. Eredu kolektibo eta kooperatiboak sustatu nahi ditugu, egitura horizontalak eta demokratikoak;  eta entitateek aberastasuna ahalik eta modu bidezkoenean banatzea. 

Onartutako forma juridikoak:

  • Elkartea
  • Autonomoa (ez ohiko baldintzak)
  • Mota guztietako kooperatibak
  • Gizarteratze enpresa
  • Fundazioa
  • Nekazaritza elkarteak
  • Lan sozietate anonimoa

Zerbitzu kideak diren entitateen ezaugarri nagusiak honakoak dira:

  • Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten diren entitateak dira.
  • Koop57ren zerbitzu finantzarioak balia ditzakete, eta maileguak jaso.
  • Alta emateko: 901,52 euroko ekarpena egin behar diote kapital sozialari eta 98,48 euro ordaindu sarrera gastuengatik. Urtebeteko epea dago horretarako.
  • Kooperatibaren kapital sozialari ekarpenak egin diezazkiote.
  • Erabakiak hartzen dituen asanblean parte hartzen dute, baita Koop57ren organo politikoetan ere.

Zerbitzu kide izateko baldintzak

  • Coop57ren bazkide izan daitezke; kooperatibak, elkarteak, fundazioak, gizarteratze-enpresak eta ekonomia sozial eta solidarioko beste erakunde batzuk, baldin eta jarduera ekonomikoa modu autonomoan eta demokrazia ekonomikoaren irizpideen arabera egiten badute, eta Coop57ren finantza etiko eta solidarioen printzipioak partekatzen badituzte.
  • Zerbitzuen entitate bazkide izateko, ebaluazio sozialeko prozesu bat egin behar da, eta hortik txosten bat ateratzen da. Erakunde eskatzaileak Coop57 zerbitzuko bazkide gisa onartzea edo ez Kontseilu Errektorearen araberakoa izango da.
  • Zerbitzuen entitate bazkide izateko, kapital sozialari 901,52 euroko  nahitaezko ekarpena egin behar zaio eta 98,48 euro ordaindu sarrera-gastu gisa.
  • Zerbitzu-bazkideen nahitaezko ekarpenek (901,52 euro) Coop57ren emaitzetan parte hartzen dute, baina ez dute inolako ordainsari ekonomikorik sortzen.
  • Horrez gain, zerbitzuen bazkide diren erakundeek borondatezko kapital-ekarpenak egin ditzakete. Ekarpen horiek Batzarrak erabakitzen duen eta coop57ren emaitzetan parte hartzen ez duen urteko interesarekin ordaintzen dira.
  • Zerbitzu-bazkide diren erakundeek ezin dute Koop57ren kapitalaren %4 baino gehiago izan.

Zerbitzu kideen eskubideak eta betebeharrak

  • Eskaintzen diren finantza-zerbitzuez baliatu eta Coop57ren maileguak jaso ditzakete.
  • Zerbitzuetako bazkideek dagokien Coop57 lurralde-atalaren batzarrean parte hartzen dute, hizpidearekin eta botoarekin. Bazkide bakoitzak boto bat du, egindako ekarpenak edozein direla ere.
  • Bazkideek Asanblada Orokorreko ordezkariak eta organo sozialetako kideak aukeratzen dituzte –eta horretarako aukeratuak izan daitezke ere–.
  • Erakundearen erabakietan parte hartzen dute; batzarrean eta Coop57ko organo politikoetan.
  • Nahitaezko ekarpenak Coop57ren galeren eta irabazien mende daude, Batzarraren erabakiaren arabera (horrek nahitaezko kapital soziala murriztea edo handitzea ekar dezake).
  • Legeriaren arabera, COOP57 zerbitzuko bazkideek bakarrik jaso ditzakete maileguak eta finantza-zerbitzuez baliatu.
  • Zerbitzuetako bazkideen ekarpenak, bai nahitaezkoak bai borondatezkoak, titulu izendunen bidez egiaztatzen dira.
  • Borondatezko ekarpenen epea mugagabea da, besterik adierazi arte.
  • Borondatezko ekarpenak aldez aurretik itzultzea eska daiteke, inolako zigor edo kosturik gabe.
  • Zerbitzu-bazkide izaera galduz gero, kapital sozialari egin beharreko nahitaezko ekarpena itzultzeko eska dezake. Baja gertatu den ekitaldiko balantzearen arabera zenbatetsiko da balio hori, Batzar Orokorrak onartu ondoren. Ekitaldiko galerak, egiaztatutako amortizazioak eta legeak ezartzen dituen gainerako kontzeptu guztiak kendu beharko dira.

 

Zerbitzu kide egin

Koop57ren zerbitzu kide izateko, ondorengo urratsak egin behar dira:

  1. Bazkidetza eskaera eta galdetegi sozial bat bete beharko ditu entitateak. Galdetegiaren helburua da Koop57k nahikoa elementu izatea entitatearen ezaugarri nagusiak baloratzeko.
  2. Galdetegia beteta entregatu ondoren, Batzorde Sozialak bilera bat eskatzen dio entitateari, galdetegian sakontzeko eta entitatea bera bertatik bertara ezagutzeko.
  3. Bileraren ondoren, Batzorde Sozialak txostena egiten du, aldekoa edo kontrakoa izan daitekeena. Txostena Lurralde Sekzioari igortzen dio eta gero Kontseilu Errektoreari. Azken honek erabakitzen du eskaera onartu edo ez, informazio guztia bildu ostean.
  4. Entitatea bazkide bihurtzen denean, 901,52 euroko ekarpena egin behar dio Koop57ri, eta sarrera gastu gisa 98,48 euro ordaindu. Kantitate hori epeka ordain daiteke.
  5. Entitateak zerbitzu finantzarioetakoren bat eskatzen badu, Batzorde Teknikoa arduratzen da beharrezko informazioa bildu eta eskaera onartzeaz.

 

Eskaera egiteko hurrengo galdetegia bete dezakezu:

Zerbitzu kide izateko galdetegia

 

Posta elektroniko bidez ere eska daiteke informazioa edo Koop57ren egoitzatara joz. Kontaktu datuak kontsultatzeko jo hona