Koop57ren zerbitzu bazkideak zerbitzu bazkideek kooperatibaren zerbitzu finantzarioak jaso ditzakete. Koop57ren zerbitzu bazkidea izateko izena eman behar da. Alta prozesua martxan jartzeko, honako galdetegia bete behar duzu:

Zure lurraldea topatzen ez baduzu, klikatu “Coop57 orokorra”
Zergatik izan nahi duzu bazkide?
Deskribatu hemen finantzazio behar horiek

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraituz, eskaera honen bidez emango dizkiguzun datuak COOP57, S.C.C.L jabetzako fitxategietan egongo direla jakinarazten dizugu, eskaera aztertu, eta hala behar balitz, kooperatibarekiko bazkide-harremana kudeatzeko; beti ere, estatutuetan jasotzen denari jarraituz. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako helbide honetara idatzi behar da: C/PREMIÀ, 15 BAJOS 08014 BARCELONA.

Mailegu/kreditu baterako eskaera aurkeztuz gero, COOP57, S.C.C.L berak bere gain hartzen ditu emango diren dokumentuetan agertzen diren datu pertsonalekiko duen sarreran TRATAMENDUAREN ARDURADUNA delakoari legeak dagozkion betebeharrak. TRATAMENDUAREN ARDURADUNAK FITXATEGIAREN ARDURADUNAK (BAZKIDEAK) emandako argibideen arabera erabiliko ditu datuak eta zerbitzuak eskatu ziren helburu eta erabileretarako soilik, eta ezin ditu beste helburu batekin erabili. TRATAMENDUAREN ARDURADUNAk, uneoro, aipatu datuen segurtasun eta osotasunaz arduratzeko konpromisoa hartzen du, horretarako, aipatu izaera pertsonaleko datuen segurtasun eta osotasuna bermatzeko eta baimenik gabeko aldaketa, galera, tratamendu edo sarrera ekiditeko beharrezko dituen neurri tekniko eta antolamenduzkoak hartuz; gainera, teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta izan ditzaketen arriskuak hartuko ditu kontutan, giza-ekintzaren edota bitarteko fisiko edo naturalaren ondorioz izan arrisku horiek. Zentzu horretan, TRATAMENDUAREN ARDURADUNAk konpromisoa hartzen du FITXATEGIAREN ARDURADUNAri tratatutako datu pertsonalen osotasun, segurtasun edo konfidentzialtasunean eragin dezakeen edozein gertaera edo jazoeraren berri emateko. TRATAMENDUAREN ARDURADUNAK, zerbitzuak eman ostean, emakida honen ondorioz eskuartean izan ditzakeen izaera pertsonaleko datuak dituen euskarri guztiak itzuliko ditu, edozein bidetatik eskuartean dituenak ezabatzeari ekinez, eskuz zein automatizatuta, FITXATEGIAREN ARDURADUNAri datuak itzultzen zaizkiola erabat bermatuz. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA tratamenduan dauden izaera pertsonaleko datuekiko sekretu profesionalera derrigortua dago eta sekretu hori tratamenduan zehar eta berau amaitu ostean ere gorde beharko du. Zentzu horretan, egungo zein etorkizuneko langileekin izango dituen kontratuetan, konfidentzialtasun klausula bat txertatzeko konpromisoa hartzen du, langileak derrigortu ditzan lanpostuaren ondorioz ezagut ditzaketen informazioen berri eman ez dezaten, lan-kontratua indarrean dagoenean, zein lan-harremana amaitzen denean.