Koop57k beste entitate, sare eta federazio batzuekin egiten du lan, ekonomia sozial eraldatzailean estrategiak artikulatzeko. Interkooperazioa eta merkatu soziala sustatzea dira helburu nagusiak. Hala, ziklo ekonomikoak ekonomia sozial eraldatzailearen logikan txertatzea da asmoa.