Euskera

Kontu korronteak edota kreditu-txartelak eskaintzen ditu Koop57k?

Ez.
Ez gara banku bat, beraz, ez ditugu ohiko deposituak eskaintzen. Era berean, ezin ditugu ohiko banka zerbitzuak eskaini: kontu korronteak, kreditu txartelak, helbideratzeak... 

Erreminta finantzarioak eta bitartekaritza erremintak erabiltzen dituzten aurrezkiak bildu eta “kreditu sozial” bihurtzen ditugu. Gizarte eraldaketa dugu helburu. Aurrezkiak kapital sozial bihurtzen dira, ezin da haiekin ohiko eragiketarik egin.

Euskera

Nire eragiketak edo konsultak egin ditzaket Internet bidez?

Bai.
Bazkideen eskura dagoen zerbitzua da bulego birtuala. Kontsultak eta eragiketak egiteko aukera eskaintzen du. Bazkideei prozesuak eta operazioak arintzea eta erraztea da helburua. Argi utzi behar dugu ez dela “banka online” zerbitzu bat, bulego birtualaren eta urrutikoaren erreplika baizik.
Bulego birtualak eskaintzen dituen zerbitzuak:

Euskera

Pertsona fisiko batek jaso dezake Koop57ren finantzazioa?

Koop57 zerbitzu finantzario kooperatiba da, eta jarduera ekonomikoa duten proiektu kolektiboak bakarrik finantzatzen ditu. Beraz, ez ditu norbanakoak laguntzen. Zerbitzu bazkideei eskaintzen dizkie maileguak (kooperatibak, elkarteak, fundazioak...), eta salbuespen kasuetan, pertsona autonomoei (egiten duten jarduera dela eta, ezin dutelako proiektu kolektibo bat bere horretan martxan jarri).

Euskera

Nola bermatzen du Koop57k bazkideek ekarpenak egitea?

Koop57 ez da banku bat. Ondorioz, ez du Espainiako Bankuaren Deposituen Bermerako Funtsaren babesik. Bazkideek emandako dirua kapital sozialera bideratzen da, eta kooperatibaren funtzionamendua bermatzen du.

Ez dugu bankaren erregulaziorik. Autorregulatzen gara, modu kolektibo eta demokratikoan, guk erabakitako irizpideei jarraituz (guretzat egokiagoak direnak). 
Kaudimena indartzeko, Koop57k hainbat barne-neurri hartzen ditu:

Euskera

Nola bermatzen du Koop57k ekarpen horiek itzultzea?

Aurrezkien %15 ez dira maileguetara bideratzen, likidezia bermatzearren. Hala, diru hori itzultzeko arazoak saihesten ditugu. Epe laburreko aurrezki kontuetan edukitzen dugu diru hori, eskari guztiak behar bezala erantzun ahal izateko.

Euskera

Orriak