Katakrak Koop57ko zerbitzu-bazkide egin da, datozen urteetan elkarlanean aritzekoKoop57k 400.000 euroko mailegua eman dio Iruñako kooperatibari, bere jarduera guztiak garatzen dituen eraikinaren erosketa finantzatzeko. Finantzaketaz harago, elkarlan luze eta oparo baterako akordioa da hau. Koop57n honelako proiektu komunitarioen alde egiten da, eragin positiboa baitute sare sozial eta aktibistetan, bai tokian tokikoetan eta baita beste lurralde batzuetara begira ere.

 

Katakrak proiektu autonomoa da, diru-laguntzen menpe ez dagoena eta kolektibo askoren topaleku bihurtu dena. Gizarte-ekimeneko kooperatiba honek sare politiko askotan hartzen du parte, bai tokikoetan bai modu globaletan ere. Kooperatibako langile guztiak dira kooperatibistak, eta kolektibo zabalago bat dago inguruan. Azken hau gutxiagotan elkartzen den arren, proiektuaren inguruko eztabaidetan parte hartzen du.

 

Koop57ko bazkide izateak, beste eredu ekonomiko eta sozialak bultzatu nahi dituzten pertsonez eta kolektiboz osatutako sare bateko partaide bihurtzea esan nahi du. Burujabetza ekonomikoa gauzatzea eta, aldi berean, etekinen maximizazioaren ordez, pertsonak, ingurunea eta lurraldea aintzakotzat hartzen dituzten eredu finantzarioak bultzatzea dakar Koop57ko bazkidetzak.

 

Ez al duzu Katakrak ezagutzen?

 

Katakrak eraldaketa sozial sakon baten aldeko proiektua da. Bi ardatz nagusitan oinarritzen ditu bere jarduerak: liburuak, eztabaida ideologiko eta politikoak sortzeko tresna gisa, eta elikadura burujabetza.Horretaz gain, gune ireki bat ere eskaintzen du gizarte eta kultur mugimenduak elkartu eta ekimenak antolatzeko.

 

Espazio autonomo eta antikapitalista bat kudeatzen du, kolektibo eta pertsona desberdinen erabilera sozial eta kulturaletarako, bizitza politikoa eta kulturala dinamizatuz. Eraikinak kantina, liburu-denda, argitaletxea eta ekitaldi-aretoa ditu, proiektu komunitario eta kooperatiboaren garapenean funtsezko faktore direnak.

 

  • Kantina: produktu ekologikoak eta garaikoak. Gertuko baratzeekin, etxaldeekin eta mahastizainekin dute harremana. Elikadura subirautzarekin, ekonomia sozial eraldatzailearekin eta ongi jateko tokiekin zirkuitu bat osatzen dute.

  • Liburu-denda:argitaletxe alternatiboetako liburuei toki nabarmena ematen diete, talde editorial erraldoien itzalean, mundu mordoa baitago.

  • Argitaletxea: argitaratzen dituzten liburuek ibilbide luzea izatea nahi dute, gizarte mugimenduetako prozesuetan lagun dezaten, martxan dauden eztabaidak sustatuz eta berriak sortuz.

  • Ekitaldien aretoa: taldeek, norbanakoek, fundazioek eta bestelako gizarte mugimenduek antolatutako ekitaldiak egiteko espazio librea.

Sale en portada general: