Etekin finantzarioak eta gizartearen etekinak bateragarri egiten ditugu. Batak ezin du bestetik bereizita joan. Dirua erabiltzeko irizpideak arriskuarekin lotutako indikatzaileetan oinarrituta daude, eta ez entitatearentzat edo bazkideentzat ahalik eta etekin gehiena lortzeko asmoan. Horrek gizarte mozkinak kaltetzea dakar. Ez dugu helburu ahalik eta etekin gehien sortzea, ahalik eta gizarte onura handiena baizik, bideragarritasun finantzarioarekin batera.