Enplegurako eta Gizarte Berrikuntzarako EBren EaSI Programa EB mailako finantza-tresna bat da, eta helburua da kalitatezko enplegu-maila handia eta iraunkorra sustatzea, gizarte-babes egokia ematea, gizarte-bazterkeriari eta pobreziari aurre egitea eta lan-baldintzak hobetzea.

Coop57k Gizarte Ekintzailetzaren ardatzari heldu dio. Ardatz horrek enpresa sozialak garatzeko laguntza eskaintzen du, bereziki finantzazioa lortzen laguntzeko.

 

EaSI Bermea

EaSI bermeak enpresa sozialak garatzea du helburu, eta maileguen berme-mekanismoak finantzatzen ditu. Europar Batasunak Enplegurako eta Gizarte Berrikuntzarako Programaren bidez finantzatutako bermea da.

  • Maileguaren gehienezko zenbatekoa: 500.000 euro (gehienezko agregatua milioi 1 eurokoa)

 

Nork jaso dezake EaSI bermea?

Coop57ren zerbitzu bazkide guztiek berme horiek eskuratu ahal izango dituzte Coop57k hala irizten badio azterketa- eta ebaluazio-prozesuetan, betiere entitateak baldintza hauek betetzen baditu:

  • 30 milioi baino gutxiago fakturatzea edota balantzean 30 milioi baino gutxiagoko aktiboak izatea.
  • Azken 3 ekitaldietan irabazien % 33 baino gehiago ez banatzea.
  • Entitateak egiaztatu behar du bere jarduerak helburu soziala duela.

 

 

 

“La financiación cuenta con el apoyo de la Unión Europea en el marco del instrumento de garantía establecido de conformidad con el Reglamento (UE) nº 1296/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, relativo a un Programa de la Unión Europea para el Empleo y la Innovación Social («EaSI»)”.

«Esta garantía está financiada por la Unión Europea en el marco del Programa para el Empleo y la Innovación Social («EaSI»).

«La presente financiación disfruta de una garantía financiada por la Unión Europea con arreglo al Programa de la Unión Europea para el Empleo y la Innovación Social («EaSI») y el Fondo Europeo para Inversiones Estratégicas («FEIE»), establecido en el marco del Plan de Inversiones para Europa. El FEIE tiene por objeto contribuir a apoyar la financiación y la aplicación de inversiones productivas en la Unión Europea y garantizar un mayor acceso a la financiación.»

Más Información en:

http://ec.europa.eu/social/EASI

http://ec.europa.eu/social/socialentrepreneurship

https://www.eif.org/easi/