Coop57 Katalunian sortu zen, Bruguera Argitaletxeko langileek beren lanpostuen alde egindako borrokaren haritik. Argitaletxea ixtean, langile ohi talde batek diru funtsa eratu zuen kaleratzeen ondoren jasotako indemnizazioekin. Diru funts hori bereziki modelo kooperatiboak bultzatzeko helburuarekin eratu zuten.

1986. urtean, Espainiako Estatuko ekonomiaren krisi industrial gogorrean, Bruguera editorial ezaguna bideraezina deklaratu eta Kreditu Industrialeko Bankuaren esku geratu zen. Hainbat aldiz saiatu ziren enpresa hondotik ateratzen, kooperatiba bihurtuz edo erosleak bilatuz, baina likidatzea erabaki zuen bankuan. 775 langileetatik gehienek onartu zuten neurria, prozesuarekin nekatuta; euren kontratuak likidatzea nahiago izan zuten. Ez zen langile guztien erabakia izan, ordea. Horietako batzuek urteak eman zituzten epaitegietan borrokan, baita borroka moralean ere, justuak zirela jakin bazekiten kalte-ordainak lortu aldera. Azkenik, 1995. urtean, langile horiek urteetako borroka irabazi zuten, epaitegietatik garaile irten ziren.

Testuinguru horretan, Coop57 zerbitzu finantzarioen kooperatiba gisa martxan jarri zuten 1996. urteko ekainaren 19an. Hasieran, lan elkartuko kooperatibismoarekin oso loturik egon zen bere garapena, baina apurka-apurka bere oinarri soziala ekonomia sozial eta eraldatzailearen beste eremu batzuetara zabaldu zuen: kooperatibismoaren beste zenbait lerro, elkarte, fundazioa, gizarteratze enpresa, gizarte mugimendu, sindikatu... Aldi berean kooperatibako kide laguntzaileen oinarria handitzen joan zen.
2005etik, proposamenak estatutako beste herrialdeetan sortutako interesa zela eta, Coopk57k sare bidezko zabalkundea abian jarri zuen. Aragoiko ekonomia sozial eta eraldatzaileko sare batek eta Coop57k, elkarlanean, proiektua elkarbanatzea erabaki zuten. Coop57ren eredua, estruktura juridikoa eta estruktura teknikoa baliatzea izan zen asmoa, baina lurralde bakoitzak autogestiorako ahalmena mantenduz. Hala, beste herrialde batean abian jarritako lehen saila Aragoikoa izan zen (2005).

Printzipio horiekin bat, ondoren eratu ziren Coop57 Madril (2006), Coop57 Andaluzia (2008) eta Coop57 Galizia (2009). Koop57 (Euskal Herria), berriz, 2015eko ekainean jaio zen.

Bertakoa den ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarritutako sarea izatean datza herrialdeko sailen arrakasta.

Euskera

Tipo de pregunta: