Sare moduko egitura dugu Koop57n. Gure organizazio eredua horizontala da, eta parte-hartzearen printzipioak eta lurraldetasunari dagozkionak ditugu oinarri.

Pertsona eta entitateek osatutako sarea gara. Pertsona eta entitate horiek elkar ezagutzen dute, elkarri eragiten diote, elkarlanean aritzen dira. Hori da Koop57ren izaeraren ezaugarri nagusienetako bat. Pertsonen eta entitateen parte-hartzea ezinbestekoa da funtzionamendua egokia izan dadin.
Lurraldearen araberako taldeetan antolatzen gara, eta horietako bakoitzak bere organo propioak ditu, baita parte-hartzerako egiturak ere.

Zergatik? Gertutasunak ingurunearen ezagutza bermatzen du, bertako errealitatearena. Ondorioz, beharren ezagutza ere altuagoa da, eta horrek erantzun hobea ematea bermatzen du.

Horrez gain, horizontalki handitzeak gure oinarri sozialaren integrazioa eta kohesioa sustatzen ditu, eta ehun sozial lokalak sortzea ahalbidetzen du.

Deszentralizatutako eredu batek bazkideen parte-hartzea ere errazten du. Parte-hartze nukleoak ez dira kooperatibaren erritmora ahazten, eta bazkideek errazago parte hartzen dute.

Koop57n ez dugu ohiko hazkunde eredua bilatzen, ezta zabalkunde etengabe hori ere. Ez dugu helburu lurralde zehatz batera iristea: Koop57 bakarrik existituko da horrela izatea nahi dugun lurraldeetan. Pertsonek eta entitateek erabakiko dute hori, sare gisa antolatuta. Haiek sortuko dituzte Koop57ren sekzio berriak, baita kudeatu ere. Betiere, parte-hartzea eta autogestioa oinarri.

Euskera

Tipo de pregunta: