Koop57 zerbitzu finantzario kooperatiba bat da eta jarduera finantzarioa du. Gizarte zibilaren aurrezkia biltzen du eta ekonomia sozial eta eraldatzailean diharduten entitateetara bideratzen du, gizarteari balio erantsi bat eskaini asmoz. Nahiz eta jarduera finantzarioa eduki, Koop57ren helburua ez da ekonomikoa, soziala baizik.   

Koop57ren helburu nagusia ekonomia eta gizartea eraldatzea da. Koop57k honela ikusten du bere burua: bazkideen beharrak asetzera bideratutako tresna bezala, baita gizarte eraldaketarako tresna gisa ere.

Koop57k ezingo du gizartea bakarrik eraldatu. Diruak bakarrik ere ez. Aldaketa hori eragingo dutenak gizartean lanean ari diren entitateak, taldeak, kolektiboak eta pertsonak izango dira. Horiek eragingo dute errealitatearen aldaketa eta gizartearen egoera hobetzea. Horretarako, enplegu egonkor eta kalitatezkoa sortzeko lan egingo dute, iraunkortasuna bilatzen duten proiektuak sustatuko dituzte, elikadura eta energia burujabetza, inklusio mota guztiak landuko dituzte, kultura indartuko dute, baita gizarteratze espazioak ere, besteak beste.

Gizartea positiboki eraldatuko duten formula ekonomikoak eta garapen kolektiborako formulak bultzatzea dugu xede.

Laguntzera bideratutako kreditu eraldatzaile bihurtu nahi dugu bildutako aurrezkia. Hala, gure gizarteari balio erantsi bat eskaintzen dioten proiektuek euren jarduerarekin jarraitu ahal izango dute.

Euskera

Tipo de pregunta: