Fundació Seira Fundazioa

Seira Fundazioak laguntza eskaintzen die lan-kooperatibei finantziazioa lortzeko. Seirak finantza-erakundeen eta kooperatiben artean konfiantza sortzen laguntzen du, haien beharretara egokitutako tresna praktikoen eta prestakuntza-proposamenen bidez.

Coop57 eta Seira Fundazioaren artean hainbat akordio egin dira ildo horretan lan egiteko eta Kataluniako kooperatibismoaren finantziazioari laguntzeko. Coop57k emandako berariazko finantziazio-lerroen eta fundazioak emandako berme-funtsen inguruan antolatzen dira akordioak.