Inbertsore aurrezleen ardura sustatzen dugu euren eragiketa finantzarioetan ere. Gure izaeraren zeinuetako bat da: entitatearen politikan parte hartzen dute gure bazkideek. Finean, gure aurrezkien eta baliabide ekonomikoen kontrola berreskuratu nahi dugu, eta autogestio finantzarioa sustatu.

Koop57 entitate demokratikoa eta parte hartzailea da, eta bazkide guztiak dira jabeak. Entitatearen funtzionamendurako beharrezkoak diren ildo nagusiak eta akordioak bazkideen parte hartzearen eta erabakien bidez hartzen ditugu.