Bazkide diren entitateen altxortegi-tentsioak arintzeko
Zirkulatzaile finantzazio-produktuak dira, epe laburreko eragiketak erraztera bideratuak.

Zerbitzuaren epemuga: 18 hilabete banakako eragiketekin (6 hilekoak gehienez, eta 5.000€ko itzulketa gutxienez).

Kopuruak eta epeak:

  • Hitzarmenaren iraupena: 18 hilabete.
  • Batzorde Teknikoak zehaztuko du bazkideko gehienezko ekarpena (ezin du 50.000€koa baino gehiagokoa izan).

Baldintzak eta bermeak:

  • Eskatutako kopuruari dagozkion mankomunatutako abalak
  • Xedapen bakoitzaren kopuruaren “berme” zor-agiria.

Kopuruak eta epeak:

  • Eragiketako itzulketa epea: gutxienez hilabete 1, gehienez 6.
  • Kopurua: gutxienez 5.000€ eragiketako.

Itzultzeko baldintzak:

  • Eragiketa bakoitza osorik ordaindu (kapitala eta interesak) dagokion epemugarako.

Komisioak:

  • Irekiera/azterketa komisiorik ez.
  • Aurrez itzultzeagatik ez dago zigorrik, ez bestelako gasturik.

Finantza-kostua:

  • %5,40 urteko (2018)

Bestelako kosturik ez

Gutxieneko kostua eragiketako:

  • 50€/eragiketako.

Dokumentazioa:

  • Finantzazio beharra frogatzen duen memoria ekonomikoa.
  • Azken 3 urteetako kontuak (edo sozietate zerga).
  • Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria.
  • Ogasunarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria.
  • Kooperatibako Errektore Kontseiluko karguen botereen eta izendapenen kopia.
  • Eskaera akta: “.... egunean elkartuta, .......-k lagunduta... Koop57ri mailegu bat eskatzea onartu du (zergatia, kopurua eta epea)”, lehendakariak eta idazkariak sinatuta.
  • Eskatutako kopuruari dagozkion mankomunatutako abalak eta NA fotokopiak.
  • Kontratua sinatuko duen pertsonaren datuak eta mailegua ingresatzeko kontu korrontearen zenbakia.
  • Xedapen bakoitzaren kopuruaren “berme” zor-agiria.