2020ko ekainean, Coop57k hitzarmena sinatu zuen Enplegurako eta Gizarte Berrikuntzarako Europar Programarekin (EaSI). Kooperatibarentzako lankidetza- eta ekintza-esparru berria ireki da.

Programa hori Europar Batasunaren baitako fnantza-tresnada, eta enplegua sustatzea du helburu, hiru ardatzen inguruan egituratuta; horietako batek gizarte-ekintzailetza du ardatz. Ardatz horretan kokatutako eta ekonomia sozial eraldatzaileko entitateetara bideratutako akordioak, fnantzatutako proiektuetan Coop57k bere gain hartutako arriskua babesten lagunduko duen berme-funtsa lortzeko aukera ematen du.
 
Hitzarmen honek bost urteko iraupena du eta programan sartzea eskatzeko urtebeteko lanaren emaitza da. Ahaleginak merezi izan du, EaSI Programaren bermea oso garrantzitsua baita Coop57rentzat. Entitatearen kaudimena indartu eta bere fnantza sendotasunari elementu gehiago gehitzen laguntzen dio. 
Coop57k lanean jarraitzen du, gero eta arlo gehiagotan, ekonomikoki kooperatiba sendoa izan dadin. Sendotasun horrek lagunduko digu kideen beharrizanei erantzuten eta pertsonentzat diseinatuta eta eraldaketa sozialaren zerbitzura egongo den ekonomiaren alde lan egiten duten ekimenak sustatzen.
 
EBko Enplegu eta Gizarte Berrikuntzarako Programari buruz 
 
EaSIk azaldu duen moduan, EaSI Enplegurako eta Gizarte Berrikuntzarako Europar Programaren arabera, Europako Batzordeak mikrofnantzarako eta gizarte-kintzailetzaren fnantzaziorako 193.000.000 euro onartu ditu, 2014-20 aldirako. Helburua da mikrofnantziazioa eskuratzeko aukera zabaltzea, adibidez, 25.000 eurora bitarteko maileguak, bereziki erakunde txikientzat. Era berean, eta lehen aldiz, Europako Batzordeak erakunde sozialei lagunduko die 500.000 eurorainoko inbertsioak eginez. Mikrofnantzaketari eta gizarte-ekintzailetzari laguntzeko babesa, hasiera batean, EaSI Bermearen bidez gauzatuko da, eta horrek aukera emango die mikrokreditu-hornitzaileei eta entitate sozialeko inbertitzaileei arrisku kontuak direla eta fnantzatu ezin dituzten ekintzaileengana iristeko. Europako Batzordeak EaSI Bermea ezartzeko Europako Inbertsio Funtsa aukeratu du”.
 
 

     

“La financiación cuenta con el apoyo de la Unión Europea en el marco del instrumento de garantía establecido de conformidad con el Reglamento (UE) nº 1296/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, relativo a un Programa de la Unión Europea para el Empleo y la Innovación Social («EaSI»)”.

«Esta garantía está financiada por la Unión Europea en el marco del Programa para el Empleo y la Innovación Social («EaSI»).

«La presente financiación disfruta de una garantía financiada por la Unión Europea con arreglo al Programa de la Unión Europea para el Empleo y la Innovación Social («EaSI») y el Fondo Europeo para Inversiones Estratégicas («FEIE»), establecido en el marco del Plan de Inversiones para Europa. El FEIE tiene por objeto contribuir a apoyar la financiación y la aplicación de inversiones productivas en la Unión Europea y garantizar un mayor acceso a la financiación.»

Sale en portada general: