Entitateak
Consonni Bilboko San Francisco auzoan kulturgune independente bat duen argitaletxea da. 1996tik kultura kritikoa sortzen dugu eta, gaur egun, idatzizko hitzaren aldeko apustua ari gara egiten. Liburuak, ebookak, eta podcastak editatzen ditugu ezohiko pentsamendua partekatu, literatura-generoak nahastu eta entsegua eta fikzioa zeharkatzeko helburuarekin. Hainbat liburutegi eta liburu-dendara banatzen ditugu argitalpenak, baita museo-denda eta kulturguneetara ere.
EHNE-Bizkaia (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) nekazal sindikatua da, 1976-1977. urteetan sortutako neksazari elkarte profesionala. Urte asko egin ditu bidean, proposamenak egin eta nekazarien eskubideen aldeko borrokan, eta gaur egun Euskal Herrian elikadura burujabetzaren aldeko dinamika pizten ari da.
Ekoizle eta kontsumitzaile arduratsuen arteko elkartrukea, formakuntza eta elkarlanerako sortzen den sarea da.
Euskal Herriko hamarnaka eragile sozial eta sindikalek sustatutako eztabaida prozesuaren ondoren, Eibarren abiatu zen 2013ko maiatzaren 25ean, 2014ko maiatzaren 31an onartu zen Bilbon Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta.
Garau bi lan bazkidez abiatzen den kooperatiba elkarte txiki bat da. Ekonomia sozial eta eraldatzailearen bidetik elikadura burujabetza ardatz izango du kooperatibak.
-----
Garau es una pequeña asociación cooperativa que parte de dos socios de trabajo y que se centrará en la soberanía alimentaria a través de una economía social y transformadora.
GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara. Geoinformazioaren teknologietan eta analisi espazialean trebatutako profesionalek osatzen dugu Gislanen lantaldea, eta 10 urte baino gehiago daramagu inteligentzia espaziala eta soluzio geografikoak erakunde ezberdinen eskura jartzen.
Benetako zaporeak, betiko eran egindakoak eta eramateko prest eskeintzen dituen kooperatiba txiki bat dira.
--------
Somos una pequeña cooperativa que ofrece sabores de verdad, hechos al modo de siempre y listos para llevar.
1987. urtean jaiotako proiektua da Deustuko Herriko Taberna, Deustuko ezkertiar eta abertzaleak elkartzeko bilgunea. Gaur egun, taberna, txoko eta eragile ezberdinentzako topalekua bilakatu da, tartea utziz eskaintza kultural, sozial eta politikoari.
Somos una cooperativa compuesta por arquitectas, urbanistas, ingenieras y antropólogas.
Desarrollamos estrategias de desarrollo local basados en el concepto de soberanía y trabajamos entorno a las siguientes líneas entre otras: soberanía alimentaria, vivienda, trabajo, energia, urbanismo, gobernanza y territorio.
Komunikazio zerbitzuak eta Ikus-entzunezko ekoizpen propioak uztartzen dituen kooperatiba gara. 2015ean sortu ginen, eta 5 langilek osatzen dugu gaur egun. Bi asmo genituen hasieran: euskarazko komunikazio sektorea apur bat berritzea, eta sareko ikus-entzunezkoetan dagoen hutsunea gustuko proiektuekin osatzea. Hori guztia, bidean gure burua eta bidelagunak zainduz. Ahalegin horretan jarraitzen dugu orain ere.
-------