Koop57k finantzazio zerbitzuak eskaintzen dizkie entitateei, zerbitzu bazkideei, elkartasun eta elkar-laguntze testuinguru batean.

Zerbitzu bazkideak

Honako ezaugarriak sustatu nahi ditugu: 

  • Kredituak erreminta gisa ulertzen ditugu Koop57n. Erreminta hori, ondo bideratuta, eraldaketa soziala bultzatzeko erabiltzen dugu. Ez da etekin ekonomikoak lortzeko tresna.
  • Maileguak, Coop57ren eta bere bazkideen arteko harreman guztiak bezala, konfiantzan eta elkarrekiko errespetuan oinarritzen dira.
  • Emandako maileguetarako berme-sistemak ere konfiantza-printzipioari erantzuten dio, abal pertsonal mankomunatuen bidez.
  • Finantza-zerbitzuen malgutasuna eta moldagarritasuna. Proiektuaren bideragarritasunari on egingo dioten konponbideak bilatuko dira.
  • Ez da gasturik sortuko, besteak beste, irekitzeko komisiorik, ikasketa komisiorik eta notaritza gasturik. Ez ditugu handitu nahi ezinbestekotzat jotzen diren gastuak dituzten entitateek beren gain hartu behar dituzten finantza-kostuak. Helburua da finantzaketa behar duten bazkide diren entitate guztiek finantzazioa eskuratzea.
  • Maileguak lurralde-atal bakoitzeko batzorde teknikoak ebaluatzen ditu.
  • Coop57ren funtsezko helburua gizarte-eduki handiko proiektuei finantza-laguntza ematea da. Porrota gurea ere bada.
  • Kooperatibari baliabide ekonomikoak ematen dizkioten bazkide laguntzaileen aurrean zorroztasunez eta erantzukizunez jokatuko da beti.

Maileguen bermeak

Finantzazio aukerak

Finantzazioa eskatu