Norbanakoak bazkide laguntzaile gisa batu daitezke Koop57ra
Beraien aurrezkia kooperatibako kapital sozialerako ekarpen moduan jartzen dute. Baliabide ekonomiko hauek Koop57ko bazkide diren ekonomia sozial eraldatzaileko entitateei mailegua emateko bideratzen dira. Gainera bazkide laguntzaileek ahoz eta bozkaz kooperatibako erabakietan har dezakete parte.