Coop57 Fundazioa Coop57k sortutako tresna da, behar berriak asetzeko mekanismo berriak izateko sortua. Helburua da ekonomia sozial eta solidarioaren garapena indartzea eta gizartea positibo bihurtzeko borrokan laguntzea, pertsonetan eta gure ingurunearen garapen zuzen eta bidezkoan oinarritutako ekonomia eraikitzen laguntzeko.

 

Coop57 egiten ari den lanaren osagarri da Fundazioa, eta gaur egun Coop57 jarduerak dituen bi hutsune betetzeko aukera ematen du:

  • Dohaintzak jasotzeko mekanismo bat eratzea, unean uneko ekarpenen, aldizkako ekarpenen, Coop57ko bazkideen borondatezko ekarpenak ordaintzeari borondatez uko egitearen, jaraunspenen, prestakuntza-, sustapen- eta hezkuntza-funtsen, beste erakunde batzuekiko lankidetza-hitzarmenen eta abarren bidez.
  • Zeharkako ekonomia sozial eta solidarioko ekimenei finantza-laguntza emateko mekanismo osagarri bat eratzea, gaur egun Coop57k eskaintzen dituen maileguak ez bezalako tresnak behar dituztenak (itzuli sozialeko ekarpenak, abalak edo bermeak, interesen hobaria, etab.).

Coop57 Fundazioak Coop57ri egiten zaizkion eskakizun berriei erantzun nahi die. Eskakizun horiei nekez erantzun dakieke kooperatiba-egituratik, eta Fundazioa ekonomia sozial eta solidarioaren esparruan finantza-jarduerak garatzeko tresna egokia eta osagarria izatea espero da.

 

Zatoz Coop57 Fundazioaren webgunera!

 

Koop57ren esku dagoen tresna da Fundazioa. Ekonomia sozial eta eraldatzailearen zerbitzura dago eta honako ezaugarriak ditu:

Helburuak:

  • Fundazioaren helburu sozialak dira: elkartasuna oinarri duen kultura sustatu eta zabaltzea; lan askatzailea eta autogestionatua bultzatzea, beti ere ardura eta parte-hartzea oinarri; gizartearen ongizatea; merkatu sozialak sustatzea; komertzio justua; eta pertsonei eta komunitateari zerbitzuak ematea, horretarako beharrezkoak diren jarduerak eginez.
  • Ekonomia sozial eta eraldatzailea zabaldu, promozionatu eta defendatzea, arlo guztietan. Bereziki, arlo ekonomiko eta finantzarioari dagokionean: ekintzaileen proiektuak, autoenplegu esperientzia kolektiboak, eta jendartearen formazioa ekonomia sozial eta solidarioari dagozkion alor guztietan.
  • Ekonomia sozial eta eraldatzailean diharduten entitateak finantzarioki laguntzeko jarduerak egitea. Jarduera horiek ondasunak ekoitzi eta zerbitzuak eskaintzeari bideratuta daude. Esperientzia berriei erreparatzen die, interes sozial altua duten proiektuei eta ekonomikoki bideragarriak direnei. Horiei, ordea, trabak jartzen dizkiete irabazi asmoak dituzten entitate finantzario merkantilistek.
  • Entitate horiei formazio edo antolakuntza erremintak helaraztea. Horrela, beste entitate publiko zein pribaturekin hasiko dira elkarlanean, sare moduan egindako jarduerak indartuz.

Patronatua:

  • Patronatua osatzen duten pertsonak fundatzaileak, Coop57 kooperatibak, bere batzar orokorrean izendatuko ditu, bere zuzendaritza kontseiluko kideen artean.
  • Koop57 kooperatibaren kontseilu Errektorearekin batera berrituko da.
  • Lau urteko agintaldiak dira, baina bi urtero berritu daitezke.

Egitura profesionala:

  • Fundazioko kideen jardunak ez du ordainsaririk izango, ez kudeaketa ordainsaririk ere.
  • Coop57 Kooperatibaren egitura profesionalak bermatuko dizkio Fundazioari bere helburu soziala betetzeko beharrezko tresnak guztiak.
  • Batzorde Sozialek eta Batzorde Teknikoek eragiketetan termino berdinetan parte hartu ahal izango dutela adosten dute Fundazioak zein Kooperatibak, jarduerak martxan jarri ahal izateko.

Jarduerak:

  • Ekonomia sozial eta eraldatzaileko proiektuak finantzatzea.
  • Ekonomia sozial eta eraldatzaileko entitateak lagundu eta formazioa ematea, bereziki, finantzazio etikoaren eta solidarioaren gainean.
  • Ekonomia sozial eta eraldatzailea hedatu, medio guztietatik.
  • Ekonomia sozial eta eraldatzailearen ehuna formatzeko beharrezko jarduerak sustatzea.

 

Onuradunak:

  • Ekonomia sozial eta solidarioko entitateek, osatzen duten forma juridikoa edozein dela ere, interes sozialeko proiektuak garatzen badituzte eta ekonomikoki bideragarriak badira.
  • Ekonomia sozial eta solidarioaren esparruan eta irizpideen arabera diharduten pertsonak.
  • Aurreko bi idatz-zatietan aipatzen diren onuradunak izan daitezkeen elkarte, federazio edo batasunak, aipatutako irizpideen arabera produkzio edo zerbitzu jarduerak garatzeko.
  • Kooperatibek, pertsona ekintzaileek, Fundazioaren finantza-zerbitzuak eskatzen dituzten entitateek, Fundazioak onartzen baditu, Coop57ren bazkide izan beharko dute ezinbestean.
  • Onuradunak hautatzea. Patronatuak eginen du, inpartzialtasun eta bereizkeriarik ezaren printzipioen arabera, irizpide hauen arabera:
  1. Interes sozialekoa izatea, zentzu zabalean.
  2. Lurraldean errotuta egotea.
  3. Gizarte solidarioago bat eraikitzen laguntzea.
  4. Autonomia eta kudeaketa demokratikorako irizpideekin funtzionatzea.
  5. Lanpostu egonkorrak sortzea.
  6. Sortutako aberastasuna era zuzenean banatzea.
  7. Gizartean eta ingurumenean jasangarriak izatea.

 

Informazioa eta gardentasuna:

  • Kooperatibako Kontseilu Errektoreak fundazioaren jardueren berri eman, zabalpen lanak egin eta hauen inguruan eztabaidatuko du, gutxienez, kooperatibaren urteko ohiko batzarrean. Batzar horretan, patronatuak onartutako urteko kontuak eta memoria emango ditu, ekitaldian egindako eragiketak behar bezala zehaztuta.
  • Hori guztia, fundazioaren ebaluazioa lau urtean behin edo Coop57 kooperatibaren batzarrak erabakitzen duenean egitea galarazi gabe.
  • Gardentasun printzipioari jarraituz, fundazioak egiten dituen eragiketa eta jarduerak Coop57 kooperatibaren buletin eta informazio bitartekoen bidez argitaratuko dira.