Koop57 zerbitzu finantzario etikoak eta solidarioak eskaintzen dituen kooperatiba da. Gizarte zibilaren aurrezkia biltzen du eta ekonomia sozial eta eraldatzailean diharduten entitateetara bideratzen du. Hori bai, entitate horiek okupazioa, kooperatibismoa, asoziazionismoa eta, orokorrean, solidaritatea eta iraunkortasuna bermatzen duten proiektuak sustatu behar dituzte, elkartasun printzipioak eta printzipio etikoak oinarri.

Erakunde demokratikoa da eta oinarri asanblearioa du, ekonomia sozial eta eraldatzailean diharduten pertsonek eta entitateek osatua. Entitatea bazkideena da, kooperatiba kudeatzeko autogestioaren bidez antolatzen dira. 

Koop57ren printzipioetan sinisten duten pertsona edo entitate guztiek aurrez dezakete Koop57n: beraien aurrezkiak ekonomia sozial eta eraldatzaileko proiektuak finantzatzera lotu nahi dituzten guztiek.

Ekonomia sozial eta eraldatzailean lanean ari diren entitate guztiek jaso dezakete Koop57ren finantzaketa. Horretarako, Koop57ren zerbitzu-bazkide izan behar dute eta inguruneari balio erantsiren bat eskaini, baita gizarte osoari ere. 

Koop57n aurrezteak esan nahi du:

  • Gure aurrezkiei balio soziala ematea.
  • Gure aurrezkiak kudeatzea geure printzipio etiko eta balio pertsonalekin koherentzian.
  • Proiektu kooperatibo eta demokratiko batean parte-hartzea eta proiektua laguntzea. Aurrezkien gaineko ardura hartzea ahalbidetzen duen proiektua da, autogestio finantzarioa lantzea ahalbidetzen du.
  • Gure aurrezkien erabileraren gaineko kontrola berreskuratzea da gakoa. Bazkide laguntzaileek erabakitzen dute euren aurrezkiak zertara bideratu.
  • Etekin finantzarioa lortzea, etekin sozial handi bati lotuta.
  • Informazio argia eta xehetasunak jasotzea, etengabe.

Gure baliabideak irizpide sozialekin, demokratikoekin eta gardentasun-irizpideekin kudeatzen ditugu.

Koop57n aurrez dezakete pertsona fisikoek, bazkide laguntzaile gisa. Pertsona juridikoak, aldiz, bazkide laguntzaileak eta zerbitzu bazkideak izan daitezke.

 

Zure ekarpenaren bermeak

Aurrezki aukera

Kapital sozialari ekarpenak egin