Entitateak
Kooperatiba txiki honek, elkarte batekin batera, landa-turismoko proiektua garatzen du Aiaraldea eskualdean. Era berean, landa-ostatu jasangarriaren kontzeptu berri bat jarri dute martxan. Hainbat ikastaro, jardunaldi eta mintegi egiteko, besteak beste.
------
Boga kooperatiban euskal artisau-garagardoa egiten dugu, kalitatezko lehengaiak eta tokiko hornitzaileak lehenetsiz. Katalogoan lau estilo ditugu, baita sorta esklusiboak eta kolaborazioak ere. Online dendatik egin dezakezu eskaera, eta astebeteko epean zure ahosabaia asetzen saiatuko gara.
Obra berriak eta eraikinen eraberritze proiektuetan lan egiten dugun arkitektura bulegoa gara, arkitekturak gizartean eta ingurunean izan dezakeen eragina kontutan hartuz. 2013 urtetik dihardugu hainbat lan-ildo jorratzen: etxebizitza, eraberritzeak, eraginkortasun energetikoaren hobetzea, espazio publikoak, etab.
Euskal kulturaren inguruko irabazi-asmorik gabeko kultura-elkartea.
Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioa Euskal Herrian kultura sindikala sustatzeko ELAk sortutako kultur-erakundea da.
Olatukoop sarea Ekonomia Sozial Eraldatzailean (ESE) jarduten dugun kooperatibek, elkarteek, eta beste hainbat erakunde komunitariok osatzen dugu. Eta helburua Euskal Herriko sozioekonomia eta lurraldeak eraldatzea da, bizitza bizigarriak posible egiteko.
Elkarrekin pentsatutakotik praktika berriak martxan jartzen ditugu, zer eta nola galderei erantzunez.
Komunikabideen hirugarren sektorean oinarritzen diren hedabideak ( komunitarioak ) bultzatu eta sustatzen dituen elkarte bat gera. Elkarte euskalduna, gure ama hizkuntzarekin konprometitua, behe bidasoa eskualdean (Irun, Hendaia, Hondarribia, Biriatu eta Pausuko) herrietan euskarazko hedabideak sustatzea eta laguntzea da gure helburua. Komunikazio eredu herrikoi baten alde lan egiten dugu, hortaz, herritarren parte hartzea bultzatzen dugu.
Gazte bolondresek 1974an sortu zuten ekimenaren elkarte oinordea dugu. Ekimena Euskal Udalekuak izan ziren, euskara sustatzeko aisialdi-eskaintza gisa. Udaleku hauek sustrai sendoak dituzte Euskal Herri osoan, besteak beste, Hegoalde zein Iparraldeko haur eta gazteek partekatzen dituzten gune gutxienetako batzuk direlako.
Berdintasunerako, bakerako, aniztasunerako eta bizikidetzarako ikerketarako eta gizarte- ekintzarako kooperatiba feminista 2016an jaio zen Feminismoan, Giza Segurtasunean, Gatazketan, Bakean eta Aniztasunean arituak diren hiru komunikatzaile eta ikerlariren eskutik. Euskal gizarteari Kosovo, Kolonbia, Kurdistan, Mendebaldeko Sahara edo Ipar Irlanda bezalako prozesuen ikerketan eta laguntzan dugun esperientzia zabala eskaini nahi genion.
Cooperativa que ofrece servicios de asesoría estratégica y de emprendizaje social cooperativo, tecnológicos avanzados basados en software libre y formaciones de todo lo anterior.