946 256 215
bizkaigane@hotmail.com

Bizkaigane Elkartean nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa egiten dugu eta eguneko esne gordina eta esnekiak ekoizten ditugu. Errigoitin gaude, Bizkaian. 35 urte baino gehiago daramagu martxan. Gaur egun 7 pertsona gaude lanean, 5 gizon eta 2 emakume, adin desberdinetakoak. Lan rotazionala egiten dugu, denek danetarik egiten jakin behar dugu gutxi gora behera. Erabakiak asanbladan hartzen dira, egunero egiten ditugu.Gaur egun 30 behi eta 200 ardi gutxi gora behera ditugu eraisten. Txarriak ere ditugu txorizoa egiteko eta ortua autokontsumorako.

944 078 265
mmacia@consonni.org

Consonni Bilboko San Francisco auzoan kulturgune independente bat duen argitaletxea da. 1996tik kultura kritikoa sortzen dugu eta, gaur egun, idatzizko hitzaren aldeko apustua ari gara egiten. Liburuak, ebookak, eta podcastak editatzen ditugu ezohiko pentsamendua partekatu, literatura-generoak nahastu eta entsegua eta fikzioa zeharkatzeko helburuarekin. Hainbat liburutegi eta liburu-dendara banatzen ditugu argitalpenak, baita museo-denda eta kulturguneetara ere.

946232730 / 672233808
bizkaia@ehnebizkaia.eus / unzalu69gmail.com

EHNE-Bizkaia (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) nekazal sindikatua da, 1976-1977. urteetan sortutako neksazari elkarte profesionala. Urte asko egin ditu bidean, proposamenak egin eta nekazarien eskubideen aldeko borrokan, eta gaur egun Euskal Herrian elikadura burujabetzaren aldeko dinamika pizten ari da.

elkarsarea@euskalerria.org

Ekoizle eta kontsumitzaile arduratsuen arteko elkartrukea, formakuntza eta elkarlanerako sortzen den sarea da.

eskubidesozialenkarta@gmail.com

Euskal Herriko hamarnaka eragile sozial eta sindikalek sustatutako eztabaida prozesuaren ondoren, Eibarren abiatu zen 2013ko maiatzaren 25ean, 2014ko maiatzaren 31an onartu zen Bilbon Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta.

688603475 / 635725182
unai@garau.eus / axlor@garau.eus

Garau bi lan bazkidez abiatzen den kooperatiba elkarte txiki bat da.  Ekonomia sozial eta eraldatzailearen bidetik elikadura burujabetza ardatz izango du kooperatibak.

-----

Garau es una pequeña asociación cooperativa que parte de dos socios de trabajo y que se centrará en la soberanía alimentaria a través de una economía social y transformadora.

943304255
gislan@gislan.eus

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara. Geoinformazioaren teknologietan eta analisi espazialean trebatutako profesionalek osatzen dugu Gislanen lantaldea, eta 10 urte baino gehiago daramagu inteligentzia espaziala eta soluzio geografikoak erakunde ezberdinen eskura jartzen.

946055982

Benetako zaporeak, betiko eran egindakoak eta eramateko prest eskeintzen dituen kooperatiba txiki bat dira.

--------

Somos una pequeña cooperativa que ofrece sabores de verdad, hechos al modo de siempre y listos para llevar.

658734679
herrikotabernadeustu@gmail.com

1987. urtean jaiotako proiektua da Deustuko Herriko Taberna, Deustuko ezkertiar eta abertzaleak elkartzeko bilgunea. Gaur egun, taberna, txoko eta eragile ezberdinentzako topalekua bilakatu da, tartea utziz eskaintza kultural, sozial eta politikoari.

622609129
hiritik-at@hiritik-at.eus

Somos una cooperativa compuesta por arquitectas, urbanistas, ingenieras y antropólogas.

Desarrollamos estrategias de desarrollo local basados en el concepto de soberanía y trabajamos entorno a las siguientes líneas entre otras: soberanía alimentaria, vivienda, trabajo, energia, urbanismo, gobernanza y territorio.

Orriak