Imma, Coop57ko Imma, gure Imma Prat –‘Montse’ diktadura frankistaren aurkako klandestinitate luzean– azaro hasieran hil zen, 82 urterekin. Egiaz, notizia da Imma Prat bizi egin zela eta bizitzea egin digula. Ripolleteko Imma, Imma feminista, Imma ekologista, lehen familia-plangintzako zentroetan emagin gisa aritutakoa, COP-eko (Col·lectiu Obrer i Popular) munizipalista eta kostata lortutako lehen udal demokratikoko zinegotzia. Eta, batez ere, Coop57ko lehen batzorde sozialaren aitzindaria. Lan-esparru hori funtsezkoa da, kooperatibaren atea jotzen duten proiektu guztiak arretaz aztertzen eta bidelaguntzen baititu.

Imma Prat i Costa 1942an jaio zen, gerraoste betean, Sant Vicenç dels Horts-en. Hainbat ogibide izan zituen, eta denak galdu; etxez ere aldatu behar izan zen hamaika aldiz, borroka sindikal eta sozial batetik bestera zihoala –Pirellitik NewPolera–, eta beti Ripolleteko Pont Vell auzoko borrokarekin lotuta. Hara iritsi zen 70eko hamarkada mugituan, eta betiko geratu zen. Immaren bizitza udalerriko, eskualdeko eta herrialdeko borroka guztiei emandako bizitza izan da; guztiz kontziente zen merezi duela horren guztiaren alde borrokatzeak, eta hori gabe bizitzeak ez duela zentzu handirik. Immak mezu bat utzi zigun, azken enkargu burugogor eta itxaropentsu bat: “Hemen geratzen zarete... Zuek amaitu beharko duzue iraultza”. Hala egingo dugu, Imma. Zuregatik ere bai. Eta denongatik, beti.

Sale en portada general: