Udalbiltzak eta Koop57 Euskal Herriak lankidetza-akordioa sinatu dugu.

Lankidetzaren helburua eskualdeen arteko desberdintasun sozioekonomikoei aurre egitea da, ekonomia sozial eraldatzailearen ezaugarriak dituzten proiektuei mikrokredituak emanez. Gaindegiarekin eginiko lankidetzari esker, tokiko garapenerako behar berezia duten bost lurralde-eremu identifikatu ditugu: bat Iparraldean eta beste laurak Hegoaldean.

Proiektuak Euskal Garapen eta Kohesio Funtsa, Olatukoop eta Koop57 Euskal Herriak osatutako batzorde batean aztertuko dira eta, bereziki, zaintzen, agroekologiaren eta erabilera komunitariorako etxebizitza, lur eta eraikinen kudeaketa-lagapenaren ingurukoak lehenetsiko dira. Bidaia honi ilusioz ekin diogu, aipatutako eskualde horiek guztiek etorkizun duina eraikitzeko aukera izan dezaten.