di

Kooperatiban egunez egun jarraitzen dugu lanean. Azaldu genizuen bazkide-laguntzaileen aurrezki gestioan laguntza emanez batetik, eta, bestetik, finantziazio eskaera berriak aztertzen jarraitzen ditugu ohiko ebaluazio prozeduren irizpide sozial zein finantzieroak aintzat hartuta.

Hau guztia aurrera eraman eta gure zerbitzu-bazkideek dituzten beharrak aztertzeko modu telematikoan ari dira lanean batzorde sozial eta teknikoak, eta baita Zuzendaritza Kontseilua zein Lurralde Sailetako Kontseiluak ere. Guztiarekin, gure izaera etiko eta demokratikoekin bat egiten duten mekanismo berriak ere finkatu ditugu.

Fundació Seirarekin lortutako hitzarmenaren ildo beretik hainbat frontetan lanean dihardugu, ahalik eta berme handienak eskuratuz, Coop57 gai izan dadin bere bazkideei soluzio finantzario zabalenak eskaini eta era kolektibo, solidario eta bateratuan aurre egin diezaiegun etorkizuneko zailtasun eta soluziobideei. Hala, datozen egunotan akordio berriak gauzatzea espero dugu.

Zuei guztioi esker, bizitzak erdigunean jartzen jarraitzen dugu!