Submitted by Coop57 on

Ekitaldia Lazarraga Elkarteko Luis Garciak zabaldu zuen, IAK Izaskun Arrue kulturgunea aurkeztuz. Basajaun kooperatibak gosaria ekarri zigun eta Piszifaktoria antzerki-taldeko kide den Mikel Allyon bazkideak aurkezle lanetik haratago, denboran bidaiatzera gonbidatu gintuen.
Jone Etxeberriari (Koop57ko lehendakari eta Coop57ko lehendakari ordea) Koop57-k zer ematen dion galdetu zitzaionean, berarentzat “arnasgune politikoa” zela argi utzi zuen.
Amaieran, Jone Otxoak Koop57 Euskal Herriko batzordeetan bolondres parte hartzen duten bazkide guztiei esker bereziak eman zizkien, baita koooperatiban aurrezten dutenei ere, “zuei esker, gaur datu hauek eman ditzakegu: 80 entitatek eta 330 norbanakok 4 milioi euroko aurrezkia gordetzen dugu Koop57n. Hoiekin, 2015etik hona, 5,6 milioi euro eman ditugu osotara 86 mailegutan, entitate bazkideen beharrei erantzunez.”

10 urte bai, baina orain zer? Bi erronkaren inguruan pentsatzen jarri gintuen Biziolako Nerea Elias bazkideak. Bakarka eta taldeka hausnartzen egon ondoren ideia ugari aurkeztu ziren. Hemen batzuk:
1- Nola ezagutarazi Koop57 Euskal Herrian?
- Gure ingurutik abiatu, zuzenean gerturatu eta kanpora helarazi: Norbanakoei, maileguak abalatzen dituztenei edo herri mugimenduko sareei informazioa emanez, hitzaldiak proposatuz...
- Entitate bazkideei, beraien proiektu barruan edo inguruan Koop57 azaltzea eskatuz, bazkideak lortzeko “txipa” jartzeko. Horretarako materiala eta euskarriak erraztu. “Aurrezkirik gabe, ezin ditugu maileguak eman” “Aurreztea doainik da eta ordainsaria dago gainera!”
- Bazkide diren proiektuen ikus-entzunezko testigantzak zabaldu. “Zein behar genituen eta zein izan zen Koop57-ren babesa”.
2- Nola gauzatu bazkidetzak eta aurrezkia?
- Konfiantza eta gertutasunetik. Soldataren % txiki bat Koop57-n aurreztera gonbidatuz.
- Entitate bazkideek, bereziki mailegua eskatu dutenek, beraien komunitatean Koop57-ren parte direla argi uztea.
- Entitateak kapital soziala Koop57n gorde dezaketela adierazi.
Ederra izan zen, Oscar, Goiatz eta Gorkak prestatu zigutena. Olerkiak, kantak, soinua eta irudiak. Indarrarekin, mezu garrantzitsu zein sakon eta hunkigarriekin.
“Zenbat balio duen? Balio ala prezio? Balorea ala salneurria? Ergelen kontua da hau nahastea” “ Coop57 vino de los abajos, de las luchas obreras, de donde se pisa, de la tierra. De donde el dinero, o lo que sea, se pone al servicio de la Vida”
Egunari itxiera emateko, ekitaldiko parte hartzaileei Eskutik kooperatibak egindako pilotak oparitu genizkien, eta amaieran, Atrikipunk taldea izan genuen. Jai giroan esan genion agur elkarri. Bihotza beteta, egindako ibilbidearekin hunkituta eta Koop57 Euskal Herriak beste HAMAIKA urte bete ditzan ospatuz!