Koop57k zerbitzu osagarriak eskaintzen dizkie bazkideei. Erreminta ezberdinak garatzen ditu, kooperatibaren funtzionamendu hobea eta arinagoa izan dadin.

Hurrengo fitxetan dituzue xehetasunak.

Zer da bulego birtuala

Bazkideen eskura dagoen zerbitzua da bulego birtuala. Kontsultak eta eragiketak egiteko aukera eskaintzen du. Bazkideei prozesuak eta operazioak arintzea eta erraztea da tresna honen helburua. Argi utzi behar dugu ez dela “banka online” zerbitzu bat, Koop57 bulegoaren urrutiko erreplika birtuala baizik.

Bulego birtualak eskaintzen dituen zerbitzuak:

  • Kontuaren egoera kontsultatu.
  • Mugimenduak kontsultatu.
  • Ekarpen berriak egin.
  • Itzulketak eskatu.
  • Ekarpen periodikoen alta/baja izapidetu.
  • Kontaktu datuak eguneratu.
  • Ekarpenen etekinen gaineko informazio fiskala kontsultatu.
  • Beste kontsulta batzuk.

Erregistratu

Koop57ren bazkideentzat zerbitzua da bulego birtuala. Erabili ahal izateko, beraz, beharrezkoa da kooperatibaren bazkidea izatea. Bulego birtualean izena emateko, honako galdetegia bete behar duzu:

Sortu erabiltzailea bulego birtualean

Sartu

Erregistratu ondoren, bulego birtualera sartzeko, klikatu irudia:

Erabilera gida

Bulego birtualaren funtzionamendua eta funtzionalitateak ikusteko eta zalantzak argitzeko, kontsultatu bulego birtuala erabiltzeko eskuliburua.

Bulego birtualaren eskuliburua kontsultatzeko, egin klik irudian:

 

CAES-Coop57

 

CAES (Aseguru Etiko eta Solidariorako Kooperazioa / Cooperación para el Seguro Ético y Solidario),  eta Koop57ren arteko lankidetza eta interkooperazio hitzarmena dugu, finantza etiko eta solidarioak garatzeko. Finantza etikoak oinarri dituen sistema eraikitzea da helburua.

CAES eta Koop57ren estrategiek bat egiten dute, biek baitute helburu ekonomia sozial eta eraldatzailea sustatzea. Era berean, bat datoz merkatu soziala eta finantza etikoen sistema eraikitzeko beharrean. Ondorioz, bi entitateak akordio batera iritsi gara, gure bazkideen onuran pentsatuz.

Arç eta Seryes aseguru artekaritzen arteko lankidetza proiektuak da CAES. Ekonomia sozial eta eraldatzailean aritzen diren entitate eta enpresentzat aseguruak garatzea dute helburu; aholkularitza eta artekaritza zerbitzuak eskaintzen dizkiete; artekaritzaren bidez aseguruen programa integralak eskaintzen dituzte, eta EthSI zigiluaren bidez, aseguru etiko eta solidarioa sustatzen dute. 

Aseguru etiko eta solidarioaren kontzeptua indartu eta sustatu nahi du hitzarmenak. Negoziazio kolektiboek eskainitako balio eta prezio kooperatiboen bidez egiten du hori.

 

 Koop57ren bazkideentzat aseguru etikoen zerbitzuak eta baldintzak ezagutzeko, jo CAES-en webgunera.

Aposta SCCL etengabeko formazioa eskaintzen duen eskola da. Batetik, lan jarduerarekin lotutako formazioa eskaintzen du. Bestetik, gai kooperatiboei eta enpresa-kudeaketari zehazki dagokien formazioa. Edukiak eta metodologia gai horiei egokitutakoa da.

Kooperatibismoa bultzatzeko eta sektorea hornitzeko helburu horretan Aposta eta Koop57k lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Hala, Koop57ren bazkideek abantailak dituzte Apostaren formazio jardueratan. 

Honakoak dira:

  • %10eko deskontua eskaintza formatiboan: bai formatu irekian zein neurrira egindakoan.
  • %10eko deskontua formazio aholkularitza zerbitzuetan.


Apostaren eskaintza formatiboa ikus dezakezu irudia klikatuta: