ELKARGI, Sociedad de Garantía Recíproca (S.G.R), Euskadiko gizarte-ekonomiako enpresetan, autonomoetan eta ETEetan espezializatutako elkarrekiko berme-elkartea da. Finantza entitatea da, izaera mutualista du, eta abalak eskaintzen ditu, proiektuen finantzazioa erraztu eta egitura finantzarioa hobetzeko.

Koop57k eta Elkargi elkarlanerako hitzarmena dute. Hala, babestutako hainbat proiekturen arriskua elkarbanatzen dute.

Modu horretan, Koop57k mailegu gehiago eman ditzake, arrisku gehiago asumitu gabe. Era berean, bazkide diren entitateen finantzazioa errazten da, bermeak gehiago baitira eta, hala, euren finantzazio eskaera indartzen dute.