Traficantes de Sueños liburu-denda bat baino askoz gehiago da. Biltzeko, elkarlaguntzarako, eztabaidarako eta prestakuntza politikorako gunea ere bada, eta lokalaren hamar urteko ibilbidean, sareak eta ametsak ehundu ditu auzoko eta hiriko hainbat erakunde, kolektibo eta pertsonekin. Horretaz gain, Duque de Alba 13 helbidean beren egoitza dute zaintza- eta etxeko lanetan aritzen den Senda de Cuidados kooperatibak eta Interlavapiés sareak.

2024ko urriaren amaieran, Coop57k mailegu-mota desberdinak eman zizkion  Asociación Cultural Traficantes de Sueños elkarteari, guztira 1,2 milioi euroko balioarekin, Madrilgo Lavapiés auzoko Duque de Alba kaleko 13. zenbakian dagoen lokalaren erosketa eta eraberritzea finantzatzeko.

Finantzaketa hori Coop57 kooperatibak bere bazkide diren erakundeak eta ekonomia sozial eraldatzailea indartzeko egindako apustuaren barruan kokatzen da, komunitatean eragin handia duten proiektuei jarraipena eta ikusgarritasuna ematen lagunduko duten maileguen bidez. Horrelako inbertsio- eta erosketa-maileguek gaur egungo arazo nagusietako bati egiten diote aurre: alokairuen prezioen igoerari, higiezinen espekulazioari eta entitateen espazio fisikoetan eta gizarte-egoitzetan zuzenean eragiten ari diren gentrifikazio-prozesuei.

Gainera, 2024an, Coop57 Madrilek 22 mailegu eman ditu guztira, eta horietatik zazpi lokalak erosi edota haietan inbertitzeko erabili dira. Horien artean, urte hasieran formalizatutako Asociación Entrepuentes -La Villana de Vallekaselkartearen lokala erosteko mailegua dago. Coop57 Madrilek horrelako maileguen bidez proiektuen jarraipena bermatzen laguntzen du, eta horiek zabaltzen, denboran zehar eraikitzen eta topaguneak sortzen segi dezaten.


Traficantes de Sueños: pentsamendu kritikoa eta liburuen bidezko gizarte-eraldaketa

Asociación Cultural Traficantes de Sueños 1995ean jaio zen Madrilen, eta liburuen bidez pentsamendu kritikoa eta gizartea eraldatzeko praktikak sustatu eta ekoiztea du helburu nagusi, tresna politiko eta kolektibo gisa ulertuta.

Gaur egun, 19 lagunek osatutako kolektiboa da, eta bi liburu-denda, banatzaile bat, lizentzia libreak dituen argitaletxe bat (kopiatzeko eta deskargatzeko aukera ematen dutenak), diseinu-tailer bat eta Nociones Comunes izeneko autoprestakuntzarako gune bat ditu. Bertan, gaikako ikastaroak egiten dira aurrez aurre nahiz online, eta saioen ehunka audio dituen artxibo bat ere badu eskuragarri.

Irabazi-asmorik gabeko elkarte asanblearioa da, eta sarean lan egiten du, tokiko, nazioko eta nazioarteko beste proiektu batzuk babestuz eta/edo sortuz. 2019an lokal bat erosi zuen Ekologistak Martxan elkartearekin batera, Coop57ren finantza-laguntzarekin: Ateneo La Maliciosa proiektua, bigarren liburu-denda bat, 150 lagunentzako ekitaldi-areto bat eta hainbat gela barne hartzen dituen gizarte-gunea. Duela gutxi Mexikoko Volcana liburu-dendaren sorreran ere parte hartu du.

Sale en portada general: