Coop57-n, aurrezkia kooperatibaren kapital sozialerako ekarpen gisa gordetzen da. Ez gara banku bat, eta, beraz, ez dira banku-gordailu klasikoak, ezta nomina edo ordainagiri bat helbideratzeko kontu korronteak ere.

Coop57-n ekarpenak egitea, aurrezteko espazio bat da: aurreztuta ditugun baliabide ekonomikoak erabili eta Coop57n gorde, horien erabilerak balio sozial handia izango duela jakinda.

Ez gara banku bat, beraz, ez dugu banku baten eskaintza bera (txartelak, nominak jaso edo fakturak ordaintzeko aukera), baina aurrekiak kudeatzeko tresna badugu. Bertatik ekarpen berriak egin daitezke, puntualak zein aldizkakoak, eta, era berean, bazkideek gordeta duten diruaren zati bat edo osoa itzultzeko eska dezakete. Hori guztia Coop57ren bulego birtualaren bidez kudea daiteke, arin eta erraz.

Coop57n aurrezteak ez du inolako gasturik, kosturik edo komisiorik.

 

Kapital sozialari ekarpenak egin

 

Coop57ren kapital sozialerako ekarpenen osaera

Coop57-ren kapital sozialerako aurrezki-ekarpenak nahitaezko ekarpenaren eta gainerako ekarpenen artean banatzen dira, borondatezkoak baitira.

  • Kapital sozialari nahitaez egin beharreko ekarpena: Bazkide laguntzaile bihurtzeko, 300 euroko nahitaezko ekarpena egin behar zaio Coop57ren kapital sozialari. Bazkide laguntzaile izan nahi duten pertsona edo erakunde guztiei eskatzen zaien gutxieneko aurrezki-ekarpena da.

  • Kapital sozialerako borondatezko ekarpenak: 300 € baino gehiagoko ekarpena egin nahi bada, gainerako ekarpena Coop57 kooperatibaren kapitalerako borondatezko ekarpentzat hartuko da. Borondatezko ekarpenek, derrigorrezkoek ez bezala, ordainsari ekonomikoa dute, urtero batzarrean erabakitzen dena.

Borondatezko ekarpenak egiteko bi aukera daude:

- Borondatezko ekarpen galdagarriak: Inolako iraupen-eperik gabeko ekarpenak, edozein unetan atera daitezkeenak, zatika edo osorik, kosturik eta penalizaziorik gabe. Borondatezko ekarpenak urtero ordaintzen dira abenduaren 31n.

2025eko ordainsaria: urteko % 0,50.

- Borondatezko ekarpena iraunpen-epearekin: 2 urteko iraunpen-epea duten ekarpenak. Zati batean edo osorik atera daitezke, edozein unetan, baina mugaeguna baino lehen ateratzen badira, ez dira urte horretan sortutako interesak jasoko.

2025eko ordainsaria: urteko % 1,5.
 

 

Koadro honetan laburbiltzen dira ezaugarriak: