Koop57 zerbitzu finantzario etikoak eta solidarioak eskaintzen dituen kooperatiba da, bere helburu nagusia ekonomia eta gizartea eraldatzea delarik.

Bitartekaritza finantzarioaren bidez ekonomia sozial eta eraldatzailea oinarri duten proiektuak finantzatzea da bere funtzioa. Gizarte zibilaren aurrezkia biltzen du eta ekonomia sozial eta eraldatzailean diharduten entitateetara bideratzen du. Hori bai, entitate horiek okupazioa, kooperatibismoa, asoziazionismoa eta, orokorrean, solidaritatea eta iraunkortasuna bermatzen duten proiektuak sustatu behar dituzte, elkartasun printzipioak eta printzipio etikoak oinarri.

Erakunde demokratikoa da eta oinarri asanblearioa du, ekonomia sozial eta eraldatzailean diharduten pertsonek eta entitateek osatua. Entitatea bazkideena da, kooperatiba kudeatzeko autogestioaren bidez antolatzen dira.

Koop57ren printzipioetan sinisten duten pertsona edo entitate guztiek aurrez dezakete Koop57n, beraien aurrezkiak ekonomia sozial eta eraldatzaileko proiektuak finantzatzera lotu nahi dituzten guztiek.