2021eko lehen seihilekoan, Coop57 Fundazioak etapa berriaren bidetik jarraitu du. Zehazki, bi izan dira kanpaina entzutetsuenak urte honetan: #ElLleureÉsUnDret eta #GiraZapatistaCAT. Era berean, Kataluniako landa-munduko tokiko ekosistema agriekologikoei buruzko interkooperazio-proiektuarekin jarraitu du. Horrez gain, Germinador Social ekimenaren bosgarren edizioari dagozkion lehen faseak egin dira.
 
Haurrek aisialdiaz gozatzeko eskubidea bermatzea
 
Fundazioak bi crowdfunding-kanpaina abiatu ditu 2021ean. Pandemiak eztanda egin ondoren, eta unerik gogorrenetako batean, 2020ko udan, Aula d’Idiomes kooperatibak, La Bordeta auzoko Herri Eskolarekin eta Santseko Grup d’Habitatge-rekin (GHAS) lankidetzan, udalekuak jarri zituzten martxan, gizartebazterketa egoeran dauden Santseko
haurrentzat. Herritarren laguntzari esker, hainbat familiatako haurrek izan zuten uztailean aisialdiaz gozatzeko aukera. 
 
Aurten, hiru talde sustatzaileek esperientzia errepikatu nahi zuten. Hori dela eta, Coop57 Fundazioarekin batera, #ElLleureÉsUnDret (Aisialdia eskubidea da) kanpainari ekin zitzaion, eta helburua zen 3.500 euro lortzea, Sants auzoko udaleku errebelde eta herrikoi hauen edizio berriaren gastuak ordaintzeko. Hala, haurren baldintzak eta begiraleen
baldintzak hobetu dira. Crowdfundingkanpainak arrakasta handia izan du, eta 3.658 euro bildu zituzten. Ehun bat pertsonak lagundu zuten kanpaina.
 
Zubi bat, Chiapas eta Katalunia lotzeko

Zapatistek Europara egindako bisita mugarri historikoa izan da. Hala, Coop57 Fundazioak, Assemblea de col·lectives i persones de Catalunya per la coordinació de la Gira Per la Vida 2021 ekimenarekin batera, #GiraZapatistaCAT kanpaina sustatu dute. Helburua sinplea zen, baita asmo handikoa ere: kaxa ekonomiko bat biltzea logistika-gastuen eta zapatistei harrera egiteko gastuen zati bat ordaintzeko. 
 
Harrera ona izan du kanpainak, eta 222.403,98 euro jaso dira; 320 ekarpen indibidual eta kolektibo. Coop57 Fundazioarentzat, ohorea izan da bere ekarpentxoa egitea, bizitzaren aldeko Europako Bira Zapatista posible egiteko Katalunian. 
 
Biran zehar, zapatistek askotariko borroka sozialekin elkartzeko aukera izango dute, esperientziak elkarbanatu eta Europako lurralde bakoitzeko tokiko errealitateak gertutik ezagutzeko. Europara egindako bidaia honek memoria, erreparazio eta loturak eraikitzeko aukera ematen du, duela hogeita hamar urtetik hona haiek izan direlako milaka pertsonen anfitrioi, iraultza komunal mexikarrak liluratuta bisitatu dituzten pertsonena, hain zuzen ere.
 
Betiko proiektuak, martxan

Berriz aktibatu da Germinador Sozial ekimena, trantsizio energetikorako berrikuntza-lehiaketa. Bosgarrena du aurtengo edizioa. Ekainera arte luzatu zen epea, eta hogeita hamar bat proiektu aurkeztu ziren. Orain, proposamenak baloratuko dituzte lehiaketaren sustatzaileek: Som Energiak, Coop57k eta Coop57 Fundazioak. Hautaketa egin ostean, irailaren erdialdean ekingo zaio bozketa-aldiari. Lehenbiziko aldiz, herritarrek bozkatuko dituzte lehiaketako irabazleak. 
 
Azkenik, 2020an ekindako ekimena abiarazi dugu: “Mon Pagès, Terra Cooperativa” du izena, eta landamundua suspertzeko lan-ildoaren parte da. Diagnosi parte-hartzailea eta proposamenak jasotzea izan du helburu, analisirako eta gogoetarako tresnak eskuratu eta Kataluniako ekosistema agroekologikoen azterketa konparatiboa egiteko. Proiektu honen parte-hartzaile dira Coop57 Fundazioa, L’Arada, Raiels, L’Aresta, Idària eta Tres Cadires, eta Kataluniako Lan Kooperatiben Federazioaren laguntza jaso du. Saio irekia
antolatuko da datorren uztailean, eta bertan aurkeztuko dira emaitzak. 
Sale en portada general: