2021 urtean 23 milioi euro baino gehiago eman dira mailegu berritan, eta 5.000 bazkide kolaboratzaile inguru gara orain. Era berean, 1.000 zerbitzu-bazkide baino gehiago ditu Coop57k. Zalantzarik gabe, eraldaketa sozial eta ekonomikoaren alde lanean jarraitzera bultzatzen gaituzte zifra hauek.

2021ean ere, pandemiaren eraginak nabariak izan dira, eta gure bizitzak baldintzatu ditu. Proiektu sozioekonomikoak abian jartzeko, sendotzeko eta hazteko testuingurua kontuan eduki behar da eta egoera ez da erraza izan. Hala eta guztiz ere, 2021 urtea  oop57ren historian finantziazio gehien eman den urtea izan da: 23.263.126,85 euro eman dira mailegu berrietan, 319 eragiketen bidez. 
 
Coop57ko zerbitzu-bazkideen epe laburreko zein luzeko finantziaziobeharrei erantzun zaie. Likidezia-beharrei dagokienez, 8 milioi euro baino gehiago eman dira kreditu-polizetan, eta 5 milioi baino gehiago dirulaguntzen, hitzarmenen eta fakturen ordainketak aurreratzeko. 
 
Inbertsio-maileguei dagokienez, ia 9 milioi euro eman dira entitateen, energia-proiektuen eta etxebizitza kooperatiboko proiektuen jarduera produktiboa hobetzeko eta entitate bazkideek lokalak erosi eta hobetzeko. 
 
Bestalde, Coop57ren oinarri sozialak hazten jarraitu du: ia 400 pertsona batu dira kooperatibara, eta 2021ean kopuru biribilera heltzear gaude: abenduaren 31n, bazkide berriak kontuan hartuta, guztira 4.966 bazkide kolaboratzaile gara. Zerbitzubazkide berriei dagokienez, ekonomia sozial eraldatzaileko 71 erakundek eman dute alta. Coop57k ESEko sektore guztietako 1.042 zerbitzu-bazkide ditu 2021 urte amaieran. 
Finantzazio-jardueraren eta oinarri sozialaren zifra horiek urte osoan egindako lan handiaren emaitza dira, saiatu baikara kooperatibako bazkideen beharrei ahalik eta ondoen erantzuten. 
 
Arrakasta kolektiboa da; ekonomia sozial eraldatzailearen dinamismoa erakutsi eta berresten du gizarteeraldaketaren zerbitzura egoteko Coop57 bezalako finantza-tresna bat beharrezkoa dela.
 

 

Sale en portada general: