Euskera

Nola lotzen zaio Koop57 finantza etikoen sistemari?

Koop57 instrumentu finantzarioa da, finantza etiko eta solidarioaren testuinguruan txertatutakoa. Konbentzituta gaude sistema finantzario etiko bat artikulatu behar dugula, ekonomia sozial eta eraldatzailearen eta herritarren behar finantzarioei behar bezala erantzuteko. Horregatik beste entitateekin elkarlanean aritzen gara, betiere, finantza etikoen inguruan.

Paradigmak haustea da asmoa:

Euskera

Nola antolatzen gara? Sare-egitura

Sare moduko egitura dugu Koop57n. Gure organizazio eredua horizontala da, eta parte-hartzearen printzipioak eta lurraldetasunari dagozkionak ditugu oinarri.

Pertsona eta entitateek osatutako sarea gara. Pertsona eta entitate horiek elkar ezagutzen dute, elkarri eragiten diote, elkarlanean aritzen dira. Hori da Koop57ren izaeraren ezaugarri nagusienetako bat. Pertsonen eta entitateen parte-hartzea ezinbestekoa da funtzionamendua egokia izan dadin.

Euskera

Zein da Koop57ren misioa? Oinarrizko funtzionamendua

Koop57 zerbitzu finantzario kooperatiba bat da eta jarduera finantzarioa du. Gizarte zibilaren aurrezkia biltzen du eta ekonomia sozial eta eraldatzailean diharduten entitateetara bideratzen du, gizarteari balio erantsi bat eskaini asmoz. Nahiz eta jarduera finantzarioa eduki, Koop57ren helburua ez da ekonomikoa, soziala baizik.   

Koop57ren helburu nagusia ekonomia eta gizartea eraldatzea da. Koop57k honela ikusten du bere burua: bazkideen beharrak asetzera bideratutako tresna bezala, baita gizarte eraldaketarako tresna gisa ere.

Euskera

Koop57ren sorburua

Coop57 Katalunian sortu zen, Bruguera Argitaletxeko langileek beren lanpostuen alde egindako borrokaren haritik. Argitaletxea ixtean, langile ohi talde batek diru funtsa eratu zuen kaleratzeen ondoren jasotako indemnizazioekin. Diru funts hori bereziki modelo kooperatiboak bultzatzeko helburuarekin eratu zuten.

Euskera

Orriak