Kontaktua: 
946 256 215
bizkaigane@hotmail.com
bizkaigane@hotmail.com
Helbidea: 
Larragan Atzekoa, Z/G
48309
Errigoiti

Ver mapa >>

Lurralde sekzio:

Izaera juridikoa:

 

Entitatearen deskribapena: 

Bizkaigane Elkartean nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa egiten dugu eta eguneko esne gordina eta esnekiak ekoizten ditugu. Errigoitin gaude, Bizkaian. 35 urte baino gehiago daramagu martxan. Gaur egun 7 pertsona gaude lanean, 5 gizon eta 2 emakume, adin desberdinetakoak. Lan rotazionala egiten dugu, denek danetarik egiten jakin behar dugu gutxi gora behera. Erabakiak asanbladan hartzen dira, egunero egiten ditugu.Gaur egun 30 behi eta 200 ardi gutxi gora behera ditugu eraisten. Txarriak ere ditugu txorizoa egiteko eta ortua autokontsumorako. Dibertsifikazioarekin betiko baserriaren eredua mantentzen dugu, borobila zarratuz. Gure animalien bazka nagusiena etxeko bedarrak dira. Zereal apur bat ere ematen diegu; zuzenean produktore ekologiko arabar bati erosten dioguna. Bientzat prezio duin bat adostuta daukagu. Homeopatia erabiltzen dugu eta ez dugu sintesizko produkturik erabiltzen.Gaztandegian asko dibersifikatzen dugu, produktu asko eskeiniz.Dena salmenta zuzenean saltzen dugu. Hurbileko herrietako asteroko merkatuetan. 15 kilomterora daudenak askoz jota. Produkzioa, eraldaketa eta salmenta kontrolatuz, botere asko lortzen dugu, dena eskualdean gelditzen da eta bai guretzat eta bai kontsumitzaileentzat prezio duinak eskeini ditzazkegu; esne sektoreak bizi duen krisi sakonetik ihes egitea lortzen dugu, ta gainera 7 pertsonentzat lana daukagu.Hau da elikadura burujabetzan bidea.