Finantza-zerbitzuak eskaintzen dituen kooperatiba gara eta, beraz, ez gara bankua. Ez dugu eguneroko operazio-zerbitzurik eskaintzen (txartelak erabiltzea, nominak edo fakturak helbideratzea, kutxazainetan dirua ateratzea, etab.); kooperatibaren bazkide diren pertsona fisikoentzako aurrezteko espazioa eta entitateentzako finantza-zerbitzua gara.

Horrek ez du esan nahi ezin duzunik zure aurrezkiak kudeatu eta operaziorik egin: noiznahi ahalko duzu ekarpen berriak egin edota dirua itzultzea eskatu. Horretarako, kontu korronte bat baino ez duzu behar. Adibidez, ekarpenaren zati bat atera nahi baduzu, zure kontu korrontera itzuliko dizugu.

Aurrezkia kudeatzeko, ekarpenaren egoera ikusteko, mugimenduak ikusteko, urteko etekinak kontsultatzeko edo zerga-informazioa eskuratzeko, eskuragarri dugu bazkide guztientzako BULEGO BIRTUALA.