Koop57ren finantza etiko eta solidarioen printzipioekin bat egiten duten pertsona fisiko guztiak izan daitezke bazkide laguntzaileak.
- Gutxienez 300 euroko derrigorrezko ekarpena egin behar da; ordainketa hori zatika egin daiteke.
- Bazkide laguntzaileek nahi beste aurrezki-ekarpen egin ditzakete, borondatezko ekarpen berriak eginez. Era berean, eta aurrezkia sustatzeko asmoz, aldizkako ekarpenak egin ditzakete (hilekoak edo hiruhilekoak).
Ekarpenen baldintzak:
- Bazkide laguntzaileen ekarpenak bi motatakoak dira: gutxieneko ekarpena (300 euro) eta gainontzeko ekarpena, boluntarioa dena.
- Ekarpenaren epea urtebetekoa da, eta, aurkakoa adierazi ezean, automatikoki berritzen da epea igarotakoan. Edozein unetan utz daiteke bertan behera.
- Nahitaezko ekarpena Koop57ren funtsera doa eta ez du zertan etekinik sortu. Itzultzea eska daiteke, baina azken erabakia Kontseilu Errektoreak du.
- Gainontzeko ekarpenak kapital sozial boluntarioaren parte dira. Etekinak izan ditzakete, eta itzultzea eskatzen bada, itzulketa berehalakoa da.
- Bazkide laguntzaileek edozein momentutan egin ditzakete ekarpen gehiago, hala nahi izanez gero.
- Koop57ri emandako aurrezkiak urtero ordaintzen dira, Batzar Orokorrean ezarritako interes tasaren arabera.
- Ez dago iraunkortasun-kontraturik ezta inolako zigorrik ere.
- Ekarpenek ez dute kosturik edota komisiorik.
- Bazkide laguntzaileen ekarpenak izendun kontratuen bidez egiaztatzen dira.