Entitate bazkideen finantza-sendotasuna indartzeko produktua da.
Kooperatiba eta lan-sozietateetako bazkideek derrigorrez jarri behar duten kapitala finantzatzeko produktua da, hala entitateak funts propioak handitzeko.
Zenbatekoa eta epeak:
- Gutxienez 2.000 euro.
- Gehienez 10.000 euro.
- Itzultzeko epea: gehienez 5 urte.
- Dirua aurrez itzultzeko aukera.
- Gabealdi aukerarik ez.
Finantza-kostua eta komisioak:
- Urteko % 3,60.
- Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik.
- Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.
Oharrak:
- Coop57k ez du finantzatuko legez kooperatiba eratzeko beharrezkoa den hasierako ekarpena.
- Finantzatutako ekarpenak ezin zaizkio bazkideari eskatu, mailegua indarrean dagoen bitartean.
- Pertsona/entitate bazkidea eta kooperatiba solidarioki izango dira maileguaren kantitatearen eta Coop57ri kantitate hori itzultzearen arduradun.