Coop57koa zara eta, beraz, kooperatibagintzan, elkartasunean, elkar-laguntzan, ekologismoan, asanblearismoan, autogestioan, feminismoetan, antiarrazakerian eta lurraldeen sustraietan sinesten duzu. Horregatik guztiagatik, mundu justu eta iraunkorrago baten alde ari zara lanean finantza etikoen bidez.

Gainera, agian ez dakizu, baina 2020 honetan eraldaketa sozialeko hogeita bost urte ospatuko ditugu. Aurten, Coop57n mende laurdena beteko dugu! 25 urte ekonomia sozial eraldatzailea bultzatuz gure finantza-zerbitzuen bidez.

Orain familia handia gara: 5.000 bazkide laguntzaile inguru eta ia 1.000 zerbitzu-bazkide. Urte hauetan guztietan milaka mailegu eskaini ditugu. Zuen konfiantza eta inplikaziorik gabe, hori guztia ezinezkoa litzateke.

Beraz, lan eder hori dela eta zoriontzeko idazten dizugu eta baita, urteak pasa ahala, zahartu beharrean, indartu egiten garela esateko. Sareak ehundu eta alternatibak eraikitzeko inoiz baino gogo gehiago dugu; borrokan zabiltzaten guztiei babesa adierazteko, ESEko parte izan ala ez, asoziazionismoan, jendarte-mugimenduetan, Hirugarren Sektorean edota kontsumo arduratsuan. Aragoi, Andalucía, Asturies, Catalunya, Euskal Herria, Galiza, Madrid eta beste hainbat lurraldetan. Eta baita tresna berrituetan ere, hala nola, Coop57 Fundazioan.

Elkarrekin ezinezkoak ziruditen gauza asko egin ditugulako. Eta hala egiten jarraitu nahi dugu. Coop57ren urte askotarako!

Oharra: laster esango dizugu nola ospatuko ditugun hogeita bost urte hauek.